LOADING.ZINETIKA/24
Deialdia irekia
2024/03/01 - 2024/05/15

Dantza, teknologia berriak eta ikus-entzunezko arteak interesatzen bazaizkizu...
ez bilatu gehiago, zuretzako ekitaldi ezin hobea dugu:
ZINETIKA JAIALDIA!!!

Sariak 2023

Awards 2023

Film onena & zuzendari onena

Film Onena
Nadav Heyman & Anabella Casanova
8'10"
EEBB

Adineko gizon batek auzoko bihurrikeriekin topo egiten du.

Zuzendaritza onena
Jeppe Lange
4'
Danimarka

Bi neskak denboratik eta espaziotik haratago dagoen mundu bat sortu dute, abandonatutako monasterio batean egindako egonaldien bidez. Jolasten dituzten jokoek ametsezko logika dute. Arauak ausaz egiten dira; azken buruan, haien arteko harreman sinbiotikoa osatzen eta hausten dute.

Ohorezko aipamena
Mohamad Abbasi
1'02"
Iran

Mohammaden amak ez du bere bizitzan dantzarik sekula egin, eta horregatik galdetzen dio bere buruari zer egin hura mugitzeko. Horregatik, amaren gorputzera joatea imajinatu zuen, ama mugiarazteko. Amaren gorputzean sartu eta bertan dantza egin ahal izanen balu, amak ere dantza eginen luke. Filma bere eta amaren arteko duo bat da.

Bestelako argiak saria

Zinetika Ekoizpenak

To let go

To Let Go Laida Aldazen instalazio performatiko bat da; ikusizko poesiari buruzko bi liburu handi,  lau pantaila txertatuta dituztenak. Pantaila horietan, irudiek ezin joaten uztea islatzen dute.

In perspective

Dantzaren, arkitekturaren eta musikaren arteko topaketan oinarritutako diziplina anitzeko emanaldia da, espazio ez-eszenikoetan ematen dena. Bere izenak dioen bezala, perspektibarekin jokatzen du, giro zinematografikoa sorraraziz.

THE ROOM

THE ROOM 2020ko urtarrilean filmatutako film labur esperimentala da. Gorputzaren eta espazioaren arteko harremanak sakondu nahian, plano bakar baten bidez, isolatzen gaituen egunerokotasuna uzteko ezintasunaren inguruan hausnartzen du zuzendariak, Laida Aldaz Arriteak. Batzuetan, atea itxita duen gela soil bat baino ez da behar koreografia-sorkuntzako prozesu bati ekiteko.

Inside

Gune bat Bi dado. 10 dantzari. Zorizko joko bat. Itxialdian sortzeko aukera.