Berriak

    urr 28, 2022

    ZINETIKAren VII. Edizioa

    ZINETIKA Jaialdiaren VII. edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean eginen da Iruñean, Donostian eta Bilbon, eta bideo-dantzako film laburretan, performanceetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa izanen du.
     
    Oraingo honetan, nazioarteko topaketa horrek bi gune berri izanen ditu. Guggenheim Museoa izanen da Zinetikaren egoitza berria Bilbon, TopARTE programaren barnean, bere 25. urteurrenean.

     

    Horrez gain, Euskadiko Arkitektura Institutua izanen da Donostiako kokaleku berri. Donostian jarraituko du, halaber, Trueba zinemak film laburren proiekzioak egiteko. Iruñean, berriz, ekintzak Civivox Condestablen izanen dira.

     

    Programazioak barne hartuko ditu Marina Lameiro zinemagilearen masterclass bat, “Luna Negra” filmaren aurkezpena eta ‘In Perspective’ performancea.