Deialdia 2018

Deialdia itxita.

1200 baino gehiago izan dira Zinetika 2018ko deialdian jaso diren filmak. Hautakeren berri emango dugu irailan web orri hontan.

PARTE-HARTZE BALDINTZAK

Deialdi honetara edozein nazionalitateko egile/talde aurkeztu daiteke, 2015-2018an ekoiztutako obra bat edo gehiagorekin.

  • Obrak dantza/mugimendurako -eta alderantziz- ikus-entzunezko sormen lanak izan behar dute, 15 minutuko gehienezko iraupena izango dutelarik. Dantza ikuskizun bat era soilean erregistratzen duten bideoak deialditik kanpo geldituko dira.
  • Obra originalak izango dira eta eskubide guztiak egileen esku egongo dira.
  • Proposamenak 2018ko ekainaren 30a baino lehen bidaliko dira, izen-emate
    inprimakiarekin (formatua jaitsi) batera. Bideoak digitalki bidaliko dira pasahitzarekin
    batera.
  • Aukeratutako obrak HD formatuan bidali beharko dira 2 argazkirekin (JPEG
    formatua/300dpi) batera, hautaketaren jakinarazpenetik 10 eguneko epean.
  • Hautaketa epaimahai profesional batek egingo du, eta batzordearen erabakia
    apelaezina izango da.
  • Hautatutako lanak jaialdiaren bideotekaren parte bihurtuko da.
  • Testurik balego, azpitituluak euskaraz nahiz gazteleraz izatea gomendatzen da.

SARIAK

Pelikula onena Zinetika 2018: 500 €
Zuzendari onena Zinetika 2018: 500 €

Zinetikaren Selekzio Ofizialaren parte izango diren filmak aurten jaialdia ospatzen den hiru hirietan proiektatuko dira; Iruña, Donostia eta Bilbon.

BALDINTZA OROKORRAK

Zinetika Festival irabazi-asmorik gabeko ekitaldia da, obra jaialdian inskribatzeak azken honen oinarrien onarpena dakar. Era berean, obraren egileak erreprodukzio eta erakusketa eskubideen lagapena egingo du, jaialdiari lotutak ekintzetarako beti ere: erakusketak, katalogoak, bideoak, liburuxkak eta jaialdiari lotutako bestelako promozio ekitaldiak. Artistak legearen eta bestelakoen aurreko erantzukizun osoa bere gain hartuko du, aurkeztutako obraren egiletzaren, originaltasunaren edota edukiaren erreklamazioa dela-eta. Jaialdiko antolakuntzak oinarrien interpretazio eskubidea beretzat gordetzen du.

El artista asume toda la responsabilidad ante terceros y la ley, por cualquier reclamo sobre la autoría, originalidad y contenido de la obra presentada. La organización se reserva el derecho de interpretación de las bases.