Epaimahaia

Joaquín Torrents

Ikus-entzunezko proiektuak zuzentzen eta ekoizten ibilbide luzea duen profesionala.
Hainbat urtez, unibertsitateko irakaskuntza eta dokumentalak, branded content eta publizitatea uztartu ditu.

Duela lau urte Clau Creative ikus-entzunezko ekoiztetxea sortu zuen, eta bertan lantzen ditu bere egitasmoak. ‘Napar‘ Nafarroako ekoiztetxeen elkarteko kidea da, idazkari-lanetan.

Itziar García Zubiri

Itziar Garcia Zubiri Arena Comunicación ekoiztetxeko ekoizpen-zuzendaria da, eta haren egitasmo nagusiak dokumentalak dira. Hainbat film luze zuzendu ditu: besteak beste, “Pura Vida”, “Muros” eta “Elkarrekin-Together”, Donostiako Zinema Jaialdian estreinatuak.

Ekoitzitako azken filmen artean “Oskara” dago, izen bera daraman Kukai Dantzaren sorreraren jarraipena. Bere ekoizpenak hogei herrialdetan baino gehiagotan grabatu ditu. Horiez gain, Arenaren proiektuen finantziazio- eta banaketa-planaren, merkatu-estrategien eta trainingaren diseinu-arduraduna da. Horiek guztiek dute zabalpen handia nazioarteko jaialdietan eta telebistetan.

Marian Fernández Pascal

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, eta Film Certificate New Yorkeko Unibertsitatean. 2008an, Txintxua Films sortu zuen Asier Altunarekin batera. Bere film guztiak ekoizten ditu. 2000. urtean eta 2005ean, Sogecine ekoiztetxearen ekoizpen-taldeko kidea izan zen.

Nafarroako Punto de Vista zinema-jaialdiko ekoizle-koordinatzailea izan da 2013tik 2017ra bitartean. Nazioarteko jaialdietako epaimahaietako kidea izan da. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezkoen Komunikazio Fakultatean irakasle laguntzailea da. Larrotxenen zinema-ekoizpeneko lantegiak eman ditu.