Taldea

Laida Aldaz Arrieta

Zuzendaria/sortzailea

www.laidaldaz.wixsite.com/arts

Laida Aldaz Arrieta diziplina anitz lantzen dituen artista da; kasu askotan gainera, modu autodidaktan. Jakinguratsua jaiotzez, diziplina artistiko ezberdinen arteko berrelikadura sustatzen duten berrikuntzak aurkitzeko etengabeko beharra agertzen du.

Itziar Iraola

Produkzio Kordinatzailea

Itziar Iraola, kultura-kudeaketan 10 urte baina gehiagoko esperientzia duen jakin-min handiko profesionala da. Komunikazio, marketing eta ekoizpen esparruetan nazioarteko proiekzioa duten erakunde kultural ezberdinen proiektuak koordinatu ditu.

Las Negras Producciones

Programazio Koordinatzailea

www.lasnegrasproductinos.com

Bertha Bermúdez, dantzaria, dantza ikertzailea eta dokumentarista, dantzari eta laguntzaile bezala lan egin du Maurice Bejart, William Forsythe, Saburo Teshigewara, Nacho Duato, Rui Horta, Emio Greco, Pieter C.Scholten bezalko artistentzat. Dantza, idazkera eta teknologia berrien inguruan ikerketa lanak egin ditu, non Zinemarekin harreman estuak eratu dituen Gregory Colbert zinema zuzendariar eta Maite Bermúdez, zinemagile eta gidoigile batera. Maiterekin hain zuzen ere, Las negras producciones sortu zuen 2009an, non dantza eta zinema harremanetan jartzen duten proiektuak egiten dituzte.

Maite Bermúdez, idazlea, zinemagilea eta nomada. Mugimendua da bizitzan eta bere sorkuntzetan bultzatu eta erakartzen diona. Bere ideak trasmititzeko gai den edozein adierazpenarekin experimentatzen du: olerki, dantza, zinea, instalazioak, antzerkia… Zinemaren sorkuntza eta produkzioaren munduan 20 urte baino gehiago daramatza, zuzendari, gidoigile, programatzaile eta ekoizle bezala.

Iñaki Alforja

Ikus-Entzunezko Teknikoa

iñaki alforja’s Videos on Vimeo

Iñaki Alforja, irudi bidezko istorio kontalaria da, eta pertsonak ardatz izanik begiratzen du gizartea. Ikus-entzunezkoen sektorean hogeita hamar urteko esperientziarekin, bere ingurua ikuskatzeko modu berriak aurkitzeko prest ageri da beti.

Adriana Sotelo

Diseñatzaile Grafikoa

adrianasotelo.wix.com/as-visual-works

Adriana Sotelo, Arte Bisualetan lizentziaduna eta Marketing eta Komunikazioan espezialista da. Grinatsua eta konprometitua, proiektu multidiziplinarrak sortu, diseinatu eta inplementatzen ditu; gainera espazio artistikoak ere kudeatzen ditu.