Lantegiak 2019

MUGIMENDUAREN ETA DANTZA-BIDEOAREN LABORATEGIA

Dantzagunea-k (Zinetikaren erakunde laguntzailea) antolatu du laborategi hau jaialdiaren aurrerapen gisa. Dantza eta bideoa lantzeko lantegia, Ibon Taboadak eta Oihana Varelak emana. Ikastaroa dantzaren eta ikus-entzunezkoen arloko pertsonenei bideratuta dago (curriculum labur bat eta motibazio-gutuna bidali behar dira).

Lantegiaren asmoa da dantza eta bideoa uztartzea, kameraren erabilera dantzara moldatzea, kameraren begiradaren eta dantzaren adierazkortasunaren arteko elkarrizketa bilatzeko. Artistek espazioa uztartzen ikasiko dute, (kokapena)-mugimendua-kamera, hainbat atmosfera lortze aldera.

Dantza-bideoa lantzeko sarrera baten ondoren, inprobisazio-baliabideak sortuko dira. Al berean, kamera dutenek mugimendua barneratzen hasiko dira, proposatuko zaizkien zenbait ariketatik abiatuta. Lehenengo egunean kamera finkoa erabiliko da, eta bigarrenean, berriz, kamera mugikorrarekin.

Egunak: urriaren 12a eta 13a
Ordutegia: 10:00-13:00 / 15:00-18:00
Lekua: Gipuzkoako Dantzagunea
Prezioa: 40€ (ikastaroa + Zinetikaren emanaldi baterako sarrera bat)
Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus
Argibide gehiagorako:
http://dantzagunea.gipuzkoakultura.net/index.php/es/noticias/1311-taller-videodanza-oihana-varela

ZINETIKALAB

Dantza-bideoak egiteko teknikak ezagutzeko hastapeneko lantegi praktikoa, Nafarroako Arena Comunicación ekoiztetxeak emana.

Dantzaren inguruan kamerari eta muntaketari buruzko saio trinko baten ondoren, hainbat proiektu proposatuko dituzten taldeak eratuko dira. Proiektuak hurrengo egunean filmatuko dira, eta horren biharamunean editatuko dira. Piezek 48 ordutan bukatuta egon behar dute. Lantegiaren helburua da esperientzia bizia eta ausarta eskaintzea, kameraren eta gorputzaren, muntaketaren eta koreografiaren arteko lotura ezagutzeko.

Jarduera publiko osoarentzat da. Gehienez ere, 20 lagunek hartuko dute parte. Partaideek 2, 3, 4 edo 5 laguneko taldeak osatuko dituzte, proiektuak izanen dituen ezaugarrien arabera.
Talde bakoitzak gutxienez kamera bat eta ordenagailu eramangarri bat eduki beharko ditu, bideoa editatzeko beharrezkoa den gaitasun grafikoarekin. Bideoa editatzeko softwarea ez dutenek DaVinci Resolve-ren azken bertsioa deskargatzeko eta horrekin lan egiteko jarraibideak jasoko dituzte lehenengo saioan.

Zinetikak saio bat programatuko du lan guztiak proiektatzeko, eta Arena Comunicación ekoiztetxeak gidaturiko hizketaldi bat eginen da.

Egunak:

  • urriak 14 (1ª zatia: tailerra)
  • urriak 18 (2ª zatia: Lan saioa)

Ordutegia:

  • 16:00 a 20:00 (astelehena)
  • 17:00 a 19:00 (ostirala)

Lekua: Kondestablearen Jauregia, Iruñea
Izen-ematea: production@zinetikafestival.com
Prezioa: doakoa, aurrez izena emanda