Masterclassa

Masterclassa

BARRUAN DARAMAZUN IPURTERRE HORRENTZAKO GIDA TXIKIA

Zer da dantza-zinema? Merezi al du dantza-zinema egiteak?

Dantzak pantailan erakusten duen mundu liluragarriaren sekretuak azalduko ditugu, ideia sortzen denetik banaketaraino, baina edozein kultura-sektoreri aplika dakizkiokeen antolaketa-, sorkuntza-, marketin- eta publizitate-tresnak erabilita, maila pertsonalean zein profesionalean edozein pertsonarentzat baliagarriak. Ausartu zaitez barruan duzun ipurterre hori ateratzen, eta mugitu mundua!

Eta ipurterreenentzat: ideia edo proiektu bat garatzen ari bazara, eta horri buruz hitz egin nahi baduzu, eman izena masterclassaren ondoko saio txiki baterako, banan-banakoa eta aurrez aurrekoa.

LORÁND JÁNOS

Choreoscope Barcelona Dance Film Festivaleko zuzendaria eta Moovy TanzfilmFestival Köln-eko zuzendari artistikoa. Zinedantzako eta Brandingeko eskolak ematen ditu artistentzat, eta kasu-azterketak egiten ditu IABn (Institute of Arts Barcelona) eta UPF Barcelona School of Management-en. Transilvanian jaioa, zinema zuzendaritza ikasi zuen Bukaresteko Zinema Akademian, baita Photo-Video art ere hiri bereko Arte Ederren Akademian. 2001etik Bartzelonan bizi da eta bertan Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi ditu. Halaber, dantzari buruzko hainbat film labur zuzendu ditu. Begoña Olabarria Smithekin batera “Danza a 24 fotograma por segundo. Reflejo y precursor de cambios sociales (segundoko 24 fotogramako dantza. Gizarte-aldaketen isla eta aitzindaria)” ikerketa-lana argitaratu zuen.

DONOSTIA

Urriak 22

12:00h.
Tabakalera (Ruiz Balerdi)
Doakoa

Eman izena

BILBO

Urriak 27

11:00h.
BilbaoArte (Cine)
Doakoa

Eman izena

IRUÑA

Urriak 29

17:00h.
Baluarte (Sala de Prensa)
Doakoa

Eman izena

Mugimendua eta espazioa, dantza eta arkitektura

Zinemagileei, dantzariei eta argazkilariei zuzenduta.
Masterclass-aren helburua espazioaren eta mugimenduaren erabilera eta lotura ulertzea da.

Dantza ingurune arkitektonikoetan eta espazio naturaletan nola integratzen bilatuko dugu. Espazio arkitektoniko eta naturaletan dantzariekin lan egiteko prozesuak ikusi eta gauzatuko ditugu.

Konposizio-elementuen erabilera, kolorea eta erritmoa aztertuko ditugu mugimenduan oinarritutako ikus-entzunezko lan sorta sortzeko, espazioari arreta jarriz. Espazioan bizi dugun egoera nola islatzen duen kontakizuna sortuko dugu eta gure interes pertsonalen batasuna eta sartu nahi ditugun ikerketa prozesuak.

Zerbait berezia eta pertsonala sortuko dugu, dantzariekin maila emozionalean konektatzen lagunduko digun lan prozesua garatuz. Dantza eta arkitektura azaleko ikuspegitik haratago ezagutuko ditugu.

DEREK PEDRÓS

Madrilen bizi den Kanariar Uharteetako ikus-entzunezko ekoizlea eta argazkilaria, mugimenduan eta espazioan, dantzan eta arkitekturan espezializatua da.

Argazki artistikoan trebatua, espazioarekin, argiarekin, konposizioarekin eta kolorearekin obsesionatuta. Irudiarenganako interesa eta dantzarekiko zaletasuna lotzean, bere espezialitatea eta bere benetako pasioa topatzeko bide bat aurkitu zuen, azken urteetan garatu duena.

Gaur egun, bere lana arkitekturara bideratu da, mugimenduan eta dantzan izandako esperientzia espazio arkitektonikoen erabileraren nahasketan. Espazioa askatasun osoz nola bizi. Bere lanari esker, Bartzelona, Madril, Berlin, Valentzia, Vancouver, Miami eta Sint Maarten (Karibea) bezalako lekuetan bizitzeko zortea izan du, non pertsona gisa eta artista gisa garatu eta hazi izan da.

ONLINE

Urriak 24 · 17:00 – 19:00 h. Doakoa.
Masterclassean parte hartzeko, bete hurrengo formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Eman izena

ZER EGITEN DUT NIRE FILMAREKIN?

Filmak egiten eta ekoizten ditugu, baina askotan ikusgaitasuna emateko estrategia sortzerakoan blokeatuta eta ideiarik gabe gratzen gara. Ezagutu ikus-entzunezkoen merkatua, sektorearen eragiketak eta bere funtsezko eragileak jaialdietan distribuzioari eta haren zirkulazioari etekin handiena ateratzeko.

IRIS MARTÍN

Iris Martín-Peraltak (Bartzelona 1981) 15 urteko esperientzia garatu du ikus-entzunezkoen sektorean produkzioarekin, banaketarekin eta jaialdiekin lotutako proiektu desberdinetan. 2008az geroztik Italiako Espainiako Zinemaldia zuzendu eta antolatu du, urtero hogei hiri inguruetan ospatzen dena, hala nola Erroman, Palermon, Napolin eta Turinen, eta aurten 13. edizioa ospatzen duena.

EXIT MEDIA banatzailearen sortzailea da. Sitgeseko Jaialdian Dokumental Onenaren saria jaso duen Pere Marzoren (2019) “Goodbye Ringo” dokumentalaren eta beste hainbat film laburren ekoizlea da.

Bartzelonako Bande à Part ikastetxean Banaketari eta Jaialdiei buruzko klaseak ematen ditu, eta Bombay-eko Whistling Woods zinema eskoletan eta Indian Puneko FTII-n eta Veneziako Ca’Foscari Unibertsitatean klaseak eman ditu.

Kazetaria, UABen Literaturaren Teoria lizentziatuta, hainbat komunikabiderekin lankidetzan aritu da, eta Bartzelonako Unibertsitatearentzako ikerketa amaitu berri du UNESCOk zinema ondarea zaintzeko duen eginkizunari buruz.

ONLINE

Urriak 26 · 17:00 – 19:00 h. Doakoa.
Masterclassean parte hartzeko, bete hurrengo formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Eman izena

    Name Surname *

    Phone number *

    E-mail *

    I have read and accept the privacy policy.

      Izen Abizenak *

      Telefonoa *

      E-mail *

      Irakurri eta onartzen dut pribatutasun-politika.

        Nombre y apellidos *

        Teléfono *

        E-mail *

        He leido y acepto la política de privacidad.

          Name Surname *

          Phone number *

          E-mail *

          I have read and accept the privacy policy.

            Izen Abizenak *

            Telefonoa *

            E-mail *

            Irakurri eta onartzen dut pribatutasun-politika.

              Nombre y apellidos *

              Teléfono *

              E-mail *

              He leido y acepto la política de privacidad.

                Name Surname *

                Phone number *

                E-mail *

                I have read and accept the privacy policy.

                  Izen Abizenak *

                  Telefonoa *

                  E-mail *

                  Irakurri eta onartzen dut pribatutasun-politika.

                    Nombre y apellidos *

                    Teléfono *

                    E-mail *

                    He leido y acepto la política de privacidad.

                      Name Surname *

                      Phone number *

                      E-mail *

                      I have read and accept the privacy policy.

                        Izen Abizenak *

                        Telefonoa *

                        E-mail *

                        Irakurri eta onartzen dut pribatutasun-politika.