PROGRAMAZIOA 2019 / PERFORMANCE

MI GRAN OBRA (asmo handiko egitasmoa)

[PERFORMANCE]

Sortzailea eta zuzendaria: David Espinosa
Interpretazioa: David Espinosa / Konpainia. Hekinah Degul
Zuzendaritza-laguntzailea: Africa Navarro
Musika eta doinua: Santos Martinez / David Espinosa

Mi Gran Obra: horixe eginen nuke nik mugarik gabeko aurrekontua, planetako antzokirik handiena, 300 aktore agertokian, orkestra militar bat, rock-talde bat, animaliak, autoak eta helikopteroa banitu. Mi Gran Obra utopia bat da. Artista gisa betidanik bizi izan dugun errealitateak prekarietatea eta bitarteko eskasia ditu ezaugarri, eta hortxe egon da, hain zuzen ere, betidanik, gure lanen indarra: mekanismoak asmatu gure baliabide eza konpontzeko, premia bertute bihurtzeko, gabeziak azpimarratuz, porrota sormenaren interes eta motor gisa sustatzeko.

URRIAK 20 · 19:00 / 21:00
Ganbera aretoa. Baluarte · Iruña
Prezioa: 6€
Sarrerak eskuratzeko