Performanceak

Performanceak

A MANO

Lokatzez kontatutako istorioa da. Ihes egiteko gogo handia duen pertsonaia txiki bat da protagonista; erakusleiho bat eta bertako maizterrak, maitasun istorio bat, porrot txikiez osaturiko istorio bat, tornu bat, buztinola txiki bat eta jolasten ari diren lau esku.

Errioxako El Patio konpainia 2010ean sortu zen, Izaskun Fernandez eta Julian Saenz-Lopezek sortuta, egunerokotasuna biziz, inguratzen dituena haien emozioetatik sortzen diren istorioak publikoari hurbildu nahian, ardura dieten istorio txikiak, agertoki baten gainean kontatzen lagunduko dien hizkuntza propioa bilatzeko aitzakia direnak. Bilaketa horren ondorioz, babesa aurkitu dute objektuetan eta horien bizitzan, formatu txikian, buztinean, beren eskuetan…

Konpainiaren lehen ikuskizuna harribitxi txiki bat da, artisau-lan zoragarri bat, Jonas Sainz antzerki kritikariaren hitzetan “Hilzorian dagoen artisau-iragan baten omenezko antzerkigintzako diamante bat”.

IRUÑA

Urriak 30 · 20:00h. Baluarte (Cámara) · Publiko guztientzako · Prezioa: 6€

Erosi zure sarrera

M.A.R.

Eguna esnatu duen argi bat tintin dabil etxearen barnean.
Mahai gainean, eskua bidezidor zuzen bat marrazten ari da, gero bihurgunea, mailakatua eta, azkenik, hiri osoa zeharkatzen duten marra desordenatuak. Puntua du amaiera; marrak bere bidaia amaitu du. Giroa hain da hezea, ezen arrainak leihotik sar baitaitezke. Etxea haizez betetako oihalekin doa, bakarrik
.

Objektuen antzerkian inspiratuta, M.A.R lanak manipulazio objektuala aztertzen du, gorputzak lan-materialekin egindako koreografia-lanaren bidez; objektu horiek guztiak biltzen dira espazio jakin bat eraikitzearen inguruan; etxe bat.

Bi kontakizun korapilatzen dira lan honetan; familia-etxe baten istorioa eta espazioen eta horien esanahiaren inguruko gogoeta tekniko-poetiko bat. Espazioan barnako diskurtsoa, honako premisa hauek dituena: “Arkitektura bizitzaren agertokia da”.

Hainbat materialetan barrena egindako bidaia: zura, papera, argazkiak, eguneroko tresnak, marrazkiak… Material horiek, mugimendu zehatzez osatutako gorputz-ariketa bati lotuta, etengabe mugitzen ari den espazio pentsatzailea eraikitzen dute.

Andrea Díaz Reboredo artista plastikoa eta eszena zuzendaria da. Arte Ederretan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitatean (Espainia), Florentzian (Italia) eta Pueblan (Mexiko).

Bere arte plastikoen inguruko prestakuntza hizkuntza eszeniko baterantz bilakatu zen, antzerkiaren unibertsoan behin betiko sartu zelarik, eszena zuzendari, eszenografo eta antzezle gisa lan egiten du bere ikuskizun propioetan. Haietan, irudia ezagutza eta memoria sozialaren edukiontzi gisa ikertzen ditu lana, espazioa eta ikuslearen artean elkarrizketa berriak sortzeko. Italian, Letonian, Mexikon, Kolonbian, Nikaraguan, Guatemalan, Hondurasen, Salvadorren eta Kuban lan egin du.

IRUÑA

Urriak 31 · 18:00h. eta 20:00h. Baluarte (Cámara) · Publiko guztientzako · Prezioa: 6€

Erosi zure sarrera