Zinetikak ikuspegi zinematografiko batetik aurkezten du mugimendua, non gorputza, teknologia eta kameraren arteko harreman artistikoak aztertzen diren. Aurtengo jaialdian, proiekzioak, performanceak eta masterclass desberdinak gauzatuko dira gai honen inguruan. Zinetika, esperientzia kultural eta artistikoak partekatzen dituen plataforma bat da.

PROIEKZIOAK:

Sail Ofiziala: Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatu eta lehiaketan parte hartzen duten hainbat film erakusten dituen saila da.
Open Screen: Zinetikak giten duen deialdiaren bidez hautatutako lanak ikusiko dira. Edukia kontuan hartuta, lehiaketaz kanpo bada ere, jaialdian egotea merezi duten filmak dira.
Zinetiks: Jaialdiak hautatutako goi-mailako eduki eta kalitateko filmak erakusten dituen saila da.
Dokumentalak: dantzaren beste alderdi bat erakusten digu, non prozesu eta lekukotasun errealak kontatzen diren.