Proiekzioak 2021

HAUTAKETA OFIZIALA

Ending beats

ikusi gehiago


Blas Payri
1’ SP

Adineko bikote batek bals baten azken aldiak dantzatzen dituzte, haien azkeneko tirabira arte.

They dance with their head

ikusi gehiago


Thomas Corriveau
8’ 27’’ CA

Koreografo baten burua zintzur eginda, arrano batek gatibu du uharte huts batean. Marrazketa eta pinturaren nagusitasun liluragarria du animaziozko film labur honek. Filmak, ustekabean, dantzarekin zoroki maiteminduta dagoen artista baten mundu sentikorrean barneratzen gaitu.

Belia

ikusi gehiago


Eman Hussein
9’51’’ EG

Neska gazte bat eta bere lagunak automobilak konpontzeko tailer batera batzen dira, “Belias” (egiptoera arrunta, ikastuna esan nahi duena) izenekora, ‘Ustatar’en (lanbide-zuzendariak) lanbidea ikasteko. Lana eguneroko bizitzako erritmoarekin uztartzean harreman horrek sortzen duena esploratzen dute, mugimendurako espazio berri bat irekitzeko.

Call for pink

ikusi gehiago


Denisa Anastasiu, Maria-Luiza Dimulescu, Catalin Rugina
16’28’’ RO

Erraz esan dezakegu gure bizitza jolas bat dela, ez historia, espazioa eta pertsonaiak zehatz ditzakezun jolas arrunta, baizik eta aukerak eta iruzurrak dituen jolas bat, irabazi eta galerak dituena, segundo bakoitzean jolastu behar dugun joko bat, errotuta gauzkan jolas bat. Batzuetan espazio birtuala aukeratzen dugu errealitatetik ihes egiteko, baina azkenean jolas erreala, gure eguneroko bizitza, saihesteko modu bat besterik ez da.

The egg child

ikusi gehiago


Kevin Robic
7’20’’ FR

Konfinamenduan zehar grabatutako film honek bakarrik bizi den ume baten istorioa kontatzen du. Zer gertatu zaio? Non dira haren gurasoak?

Erekaua

ikusi gehiago


Paulo Acciolu
1’ BR

Kauã muinoan dantzan ari da, hegazti harrapari bat bezala.

Before we collide

ikusi gehiago


Guy Gooch, Gregor Petrikovic
1’10’ UK

Nishika N8000 kamera lentikular analogiko batekin filmatutako film laburra da, eta 800 argazki baino gehiago ditu. Topaketa kezkagarri batean, filmak pandemian zehar denborari buruz dugun pertzepzio zatikatua atzematen du, eta elkarrekiko babesaren dinamika aztertzen du.

Lazarus

ikusi gehiago


Tuxién Benet
8’34’’ USA

Mugimenduaren eta paisaiaren arteko elkarrizketa baten bidez, Lazarusek emakumeen gorputzak zineman duen objektibizazioa islatzen du. Edgar Allan Poeren “emakume eder baten heriotza da, zalantzarik gabe, munduko gairik poetikoena” aipamen ospetsuak, poetikotik ihes egiten duten erorketen eta susperraldien segida bat sortzen du, hori aurkitzen ahalegin gehiegi eginez.

The rear window

ikusi gehiago


Estefania Peñarreta, Cristina Baquerizo, Sara Acosta
4’13’’ EC

Denbora luzatu eta espazioa uzkurtzen denean, beldurrik gabe begiratu behar diogu geure buruari. Azkenean, ororen parte gara.

Risk

ikusi gehiago


Amir Zakirov
1’20’’ RUS

Dantzariaren mugimendu askok duten arriskuaren bistaratze esperimentala. Dantzaren eta 3D grafikoen arteko sinbiosia.

No, I don´t want to dance

ikusi gehiago


Andrea Vinciguerra
2’39’’ UK

Garai ilun hauetan, pentsa daiteke arrisku guztiak identifikatu direla, baina inork ez du kontuan hartu dantza zein arriskutsua izan daitekeen…

OPEN SCREEN

Awake

ikusi gehiago


Rumi Kaul
4’04’’ NL

Awake desira indartsu baten eta erna dezakeen fantasia zabal baten bistaratzea da. Aska ez daitekeen desira bat, desioaren indarra are handiagoa izatea eragiten duena. Jesse autoan dago Chloe neska-lagunarekin, festa batetik bueltan. Bat-batean, balaztak bortizki zapaldu ditu; errepidean kutxa gorri distiratsu bat aurrean dute. Jesseren gogameneko bidaiaren hasiera, haren desirak bultzatuta.

Where the spiders live

ikusi gehiago


Holger Mohaupt
3’11’’ UK

Eskozian abandonatutako paintball zelai baten aurrietan girotutako arkitekturaren memoriari emandako erantzun fisikoa.

Dear black girls

ikusi gehiago


Yoram Savion
9’ USA

Mugimenduan oinarritutako artearen bidez, film berri honek minak une honetako poztasunarekin eta itxaropenarekin bat egitea du helburu. Zein dira mugimenduaren balioak? Nola egiten diegu gorazarre emakume beltz iraultzaileei? Nola inspiratzen ditugu pertsonak jardutera? Nola dakigu jendeari benetan interesatzen zaion benetako aldaketa bat antzematea?

Flatland

ikusi gehiago


Alireza Keymanesh, Amir Pousti
14’36’’ IRN

Flatland Edwin Abbottek 1884an idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta dago. Historiak irudi geometrikoek okupatutako bi dimentsioko mundu bat deskribatzen du. Narratzailea Karratu bat izeneko karratu bat da, zaldun eta profesionalen kastako kidea; irakurleak bi dimentsiotako bizitzaren inplikazio batzuetan barrena gidatzen du.

Metube3

ikusi gehiago


Daniel Moshel
10’ AUS

Nazioartean sarituak izan diren MeTuberen film labur sortaren hirugarren atala. Oraingoan, musika intergalaktikoaren nerdek, August-ek eta Elfi-k, operaren agertokia konkistatuko dute, eta haien azken abentura modu oparoan orkestratuko dute.

Abbiosis

ikusi gehiago


Lucía García
9’59’’ SP

Zenbat errealitate egon daitezke aldi berean leku berean, konturatu ere egin gabe? Zein dira inguratzen gaituen mundua antzemateko ditugun mugak? Inbasio isila, beranduegi denean baino antzematen ez dena. Aurrera doazen bi errealitate paralelo, elkarri ezikusiarena eginez. Abbiosis-ek gure munduan mugarik gabe hedatzen den izaki hautemanezin, entzunezin eta ikusezin bat erakusten digu.

Isolations

ikusi gehiago


Talia Shea Levin
2’23’’ USA

Garai bitxia da sorkuntza artistikoarentzako. Krisiak ezinbestekoa dena agerian uzten du. Proiektu hau komunitatea segurtasunetik berrasmatzeko beharretik sortu zen, mundu aldakorreko ertzetako esperientzia kolektiboan ainguratzeko. Eta ez da nahikoa. Oraindik lan asko dago egiteko kaosaren bidez elkarri eusteko, elkarrekin normaltasun berri bat eraikitzen jarraitzeko. Trantsizio horren izugarria arintzeari ekin genion, ikusten ari zen edonorentzat dantza partekatu baten bidez : pozezko keinua, elkarrekin bakarrik mugitzen den askapenaren ernegazioa.

The invisible heritage

ikusi gehiago


Martina Faux
8’05’’ ARG

Gaston eta Laura familiak oinordetzan hartutako etxe batean bizi diren bi anai-arreba dira. Elkarrekin bizi dira, aberastasunez eta oroitzapen astunez beteriko etxe handi baten bakardadean. Tiraderak eta iraganeko objektuak irekitzean, Laurak horietatik datozen murmurioak atzemango ditu. Bi anai-arrebek soinuak datozen etxeko ateak ixtea eta gela seguruetan bakartzea erabakiko dute. Eguneroko bizitzak aurrera jarraitzen duela dirudi, sekretuak gero eta gehiago zabaldu eta leku guztietan bizi diren arte.

Toke

ikusi gehiago


Nono
6’42’’ UK

Londresko hiri metropolian kokatua, Danimarkan jaiotako Toke Broni Strandby dantzariaren erretratu intimo bat da. Nono zuzendariak modu adituan irudikatzen du gure ametsak betetzeko jasaten ditugun geruza emozionalen bidaia, identitate, alienazio garaikide eta onarpen gaiak aztertzen dituen bitartean. Toke, garaipenari buruzko istorio inspiratzaile bat, giza izpirituaren erresistentzia ederraren ospakizun bat da.

ZINETIKS

The room

ikusi gehiago


Laida Aldaz Arrieta
3’40’’ SP

Gela batean konfinaturik. Errutina ohitura amaigabea bihurtzen da gorputzarentzat, espazioa sartzeko edo irteteko ate bihurtzen da arimarentzat…

Inside

ikusi gehiago


Laida Aldaz Arrieta
9’51’’ SP

Ikasleen filma. Gune bat Bi dado. 10 dantzari. Zorizko joko bat. Itxialdian sortzeko aukera.

ZINETIKS

The room

ikusi gehiago


Laida Aldaz Arrieta
3’40’’ SP

Gela batean konfinaturik. Errutina ohitura amaigabea bihurtzen da gorputzarentzat, espazioa sartzeko edo irteteko ate bihurtzen da arimarentzat…

Inside

ikusi gehiago


Laida Aldaz Arrieta
9’51’’ SP

Ikasleen filma. Gune bat Bi dado. 10 dantzari. Zorizko joko bat. Itxialdian sortzeko aukera.