ZINETIKA Jaialdiak 23 filmeko programazio zinematografikoa izango du bere VI. edizioan, hiru ataletan banatuta: Hautaketa Ofiziala, Open Screen eta Zinetiks. Gainera, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako DNA programaren jarduera biltzen duen dokumentala programatuko da. Konfinamendua, errutina, bideojokoak, geometria, bereizkeria, denboraren iragaitea, arkitektura, poesia-ekintza, topaketa, esperimentazioa… bezalako gaiak jorratzen dituzten obrak dira eta hainbat herrialdetakoak dira, besteak beste: Argentina, Estatu Batuak, Frantzia, Ekuador, Brasil, Errusia, Britainia Handia, Herbehereak, Australia edo Espainia.

Teresa Morales, Sofía Alforja eta Lorand Janos arituko dira epaimahaian.

Zinema-eskaintza honetaz gain, ZINETIKA Jaialdiak laster iragarriko diren performance, masterclass, instalazio edo lantegiak hartuko ditu bere programan.