Zinetika
Zinetika
Zinetika dantzaren eta ikus-entzunezko arteen, gorputzaren, zinemaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituen diziplina anitzeko jaialdia da; elkarren artean sortzen da, arte-esperientzia desberdinen bila.
Jaialdiak bideodantzari buruzko proposamenak, performanceak, masterclassak eta gai horren inguruko lantegiak jasotzen ditu.
Horrela, Zinetika kultura-esperientzien plataforma bilakatzen da, hainbat arte-arlotako eta hainbat jatorritako erakundek eta sortzailek partekatua; tokian tokikoak izan, nahiz nazioartekoak izan.
Jaialdia Iruñean, Donostian eta Bilbon ospatzen da, Baluarte, Cines Trueba eta BilbaoArterekin elkarlanean.
Antolatzailea: El Trastero Creativo
Koproduktorea: Nicdo
iruña
Baluarte
BALUARTE, Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditoriuma, edozein eratako kultura eta merkataritza-ekitaldiak hartzeko gune aproposa da. Iruñeko hirigunean bertan kokatuta, BALUARTE Nafarroako Gobernuak eraiki eta Patxi Mangado nafar arkitektoak sinatutako eraikuntza da. BALUARTEk kokapen pribilegiatua du: hiriko merkataritza eta aisi gune dinamikoenak eta Iruñeko Ziudadela, parke bilakatutako XVI. mendeko gotorleku ederra, gurutzatzen diren tokia.

bilbo
BILBAOARTE
BilbaoArte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko. BilbaoArteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea da, maila tekniko altuak lortuz, eta, era berean, artearen praktikarako beharrezko azpiegitura modernoak komunitate artistikoaren eskura jartzen ditu.

errenteria
Dantzagunea
Dantzagunea dantza ikasteko eta sortzeko prozesuei bultzada emateko Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen zerbitzua da. Espazioak 900 metro koadro ditu, dantzarako egokiturik dauden hiru aretotan banaturik: areto balioaniztun bat banakako lanetarako; bileretarako, ikastaro teorikoetarako, aurkezpenetarako; bilera-gela bat; eta administrazio, bulego, aldagela… eginkizunak betetzen dituen aretoa.

donostia
CINES TRUEBA
Donostiako zinema txikia, SADE enpresaren bi aretorekin hornitua eta jatorrizko bertsioan azpititulatutako film independenteen eta/edo nazioarteko filmen programazioan espezializatua.