
VII. Edizioa
ZINETIKA jaialdiaren VII.ediziorako lanak aurkezteko 2022ko maiatzaren 31 arte epea zabalik egon da.
Mila esker deialdian parte hartu duzuen guztioi. Orain epaimahaiari dagokio eztabaidatzea; azken erabakia irailean jakinaraziko da.
Hautatutako lanak, udazkenean egingo den jaialdian proiektatuko dira Iruñean, Donostian eta Bilbon.
THE ROOM
THE ROOM laburmetrai esperimentala da, ZINETIKA Festival jaialdiaren esparruan ekoitzia. Nazioarteko hitzordu horrek dantzaren, ikus-entzunezko arteen eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen ditu.
2020ko urtarrilean filmatutako film honek gogoeta egiten du, plano bakar baten bidez, isolatzen ari garen eguneroko errutinatik ateratzeko ezintasunaz. Batzuetan, atea itxita duen gela soil bat baino ez da behar koreografia-sorkuntzako prozesu bati ekiteko.



BERRIAK
The Room dantza film onenaren saria jaso du Riu Rau zinema jaialdian
Joan den larunbatean, irailak 11, Riu Rau zinemaldiaren 10. edizioaren azken emanaldi saioa ospatu zen sari banaketarekin batera Jávean. Laida Aldaz Arrietaren The Room film laburrak irabazi zuen dantza film onenaren saria. Aldi berean, beste sari batzuk...
Irakurri gehiagoZinetika Jaialdiak K sarien aurkezpenean parte hartu du Donostiako 69. Zinemaldian
ZINETIKA Jaialdiak “Zinemaldien eta zinekluben arteko sinergiak: iragana, oraina eta geroa” foroan antolatutako K sarien aurkezpenean parte hartu du, joan den ostegunean, irailaren 23an, Donostiako 69. Zinemaldian. Javier Tolentino kazetari eta...
Irakurri gehiagoZINETIKA Zinemaldiak 23 film programatuko ditu Donostian, Bilbon eta Iruñean
ZINETIKA Jaialdiak 23 filmeko programazio zinematografikoa izango du bere VI. edizioan, hiru ataletan banatuta: Hautaketa Ofiziala, Open Screen eta Zinetiks. Gainera, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako DNA programaren jarduera...
Irakurri gehiago
















