II. Edizioa 2017

azaroa 22 - azaroa 25

Iruñea - Donostia

Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera

Dirigido a personas interesadas en el cine, la danza u otras curiosidades
Sra Polaroiska

Sra. Polaroiskak kameraren eta gorputzaren bitartez lan egitea proposatzen du, euren piezetan egin ohi duten bezala, inguratzen gaituena ulertzen ahalegintzeko beste modu batzuk baliatu nahian. Gai batera hurbildu, haren inguruan ibili eta joko-arauak definitu. Gauzak kontrolik gabe uzteko, marjinetan, mugetan bizitzeko eta gauza guztiak desberdinak izateko jakin-mina, desira eta aukera benetakoak bihurtzeko laborategi bat sortzea.

Tailer honen helburua ikasleei tresna desberdinak eskaintzea da, egin behar dituzten lanak beste leku batzuetatik, beste posizio batzuetatik garatzen laguntzeko. Ulermen absolutua ez da gauzarik interesgarriena. Mugak, ziurgabetasuna, definizioak itxiak ez izateko nahia eta benetako komunikazioa egoteko borondatea dira helburu batzuk. Ziurtzat jotzen dena ezeztatzeko sistema gisa gauzak egitea. Aldi berean kanporantz eta barrurantz begiratzea.

Non Ikusi egitarau osoa

Iruñea
Kondestable jauregia
22/11/17
10:00
23/11/17
10:00
Donostia
Tabakalera
24/11/17
10:00
25/11/17
10:00

Ematen du

Sra Polaroiska

Sra Polaroiska Alaitz Arenzanak eta María Ibarretxek osatzen dute. Bere obra zinema esperimentalaren, ekintza-artearen, sorkuntza eszenikoaren eta koreografiaren inguruan egindakoa da. 2017ko Gure Artea saria irabazi zuten beraien jarduera sortzailearen aitortza gisa. Beste sari hauek ere jaso dituzte urte hauetan: Injuve saria, Ertibil lehen saria eta Madrilgo Koreografia Lehiaketako lehen saria, beste batzuen artean.

Horien pieza eszenikoak eta ikus-entzunezkoak arte-zentro eta nazioarteko jaialdi ugaritan erakutsi dira, esaterako, Artium museoan, Sofía Erregina museoan, Guggenheim museoan, Stockholmeko Cervantes institutuan, Manchesterren, Parisko Festival des Cinémas Différents jaialdian, Casa Encendidan, Bilbao Arte fundazioan, etab...

Azken bi urte hauetan Andrekale instalazio-filma egin dute Komanditario Berriak Programaren barruan, Tabakalera Donostiak, Fundation de Francek eta Artehaziak ekoitzita. Lur Away pieza eszenikoa ere sortu eta ekoitzi dute, Azkuna Zentroan, El Mercat de Les Flors-en, Sevilla en Danzan eta Sismógraf Oloten estreinatu dena.

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak

Mezenas