Berriak

    abe 18, 2024

    Zinetika 2024: Arrakasta handia

    Zinetika Festibalaren 2024ko edizioak bere ateak itxi ditu artez eta emozioz beteriko hiru astebururen ondoren, Euskal Herriko hiru hiriburutan. Egoitza guztietan jarduera guztiak beteta, festibalak arrakasta handia izan du Iruñean, Civivox Condestable eta Civivox Iturrama zentroetan (azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean); Bilbon, Guggenheim Museoan (abenduaren 7an); eta Donostian, Gazteszenan eta Trueba Zinemetan (abenduaren 15ean eta 16an).

    urr 28, 2022

    ZINETIKAren VII. Edizioa

    ZINETIKA Jaialdiaren VII. edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean eginen da Iruñean, Donostian eta Bilbon, eta bideo-dantzako film laburretan, performanceetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa izanen du.
     
    Oraingo honetan, nazioarteko topaketa horrek bi gune berri izanen ditu. Guggenheim Museoa izanen da Zinetikaren egoitza berria Bilbon, TopARTE programaren barnean, bere 25. urteurrenean.

     

    Horrez gain, Euskadiko Arkitektura Institutua izanen da Donostiako kokaleku berri. Donostian jarraituko du, halaber, Trueba zinemak film laburren proiekzioak egiteko. Iruñean, berriz, ekintzak Civivox Condestablen izanen dira.

     

    Programazioak barne hartuko ditu Marina Lameiro zinemagilearen masterclass bat, “Luna Negra” filmaren aurkezpena eta ‘In Perspective’ performancea.