
VII. Edizioa
ZINETIKA jaialdiaren VII.ediziorako lanak aurkezteko 2022ko maiatzaren 31 arte epea zabalik egon da.
Mila esker deialdian parte hartu duzuen guztioi. Orain epaimahaiari dagokio eztabaidatzea; azken erabakia irailean jakinaraziko da.
Hautatutako lanak, udazkenean egingo den jaialdian proiektatuko dira Iruñean, Donostian eta Bilbon.
THE ROOM
THE ROOM laburmetrai esperimentala da, ZINETIKA Festival jaialdiaren esparruan ekoitzia. Nazioarteko hitzordu horrek dantzaren, ikus-entzunezko arteen eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen ditu.
2020ko urtarrilean filmatutako film honek gogoeta egiten du, plano bakar baten bidez, isolatzen ari garen eguneroko errutinatik ateratzeko ezintasunaz. Batzuetan, atea itxita duen gela soil bat baino ez da behar koreografia-sorkuntzako prozesu bati ekiteko.



BERRIAK
ZINETIKA jaialdiak OTRAS LUCES jaialdiaren proiekzioak programatzen ditu Iruñeko Ziudadelan
ZINETIKA Jaialdiak 2021eko abenduaren 17tik 2022ko urtarrilaren 9ra Iruñeko Udalak Ziudadelan antolatutako “Otras Luces” Jaialdiaren VI. edizioaren programazioarekin kolaboratzen du. ZINETIKA, lehen ediziotik Iruñeko Udalarekin elkarlanean aritu dena,...
Irakurri gehiagoPALMARÉS ZINETIKA JAIALDIA 2021
"Before We Collide", film onena "Belia", Zuzendari Onena "Lazarus" eta "Call of Pink", Aipamen Bereziak Dagoeneko ezagutzen dira ZINETIKA Jaialdiaren VI. edizioko irabazleak: Zinetika 2021eko film onenaren saria, 500 eurorekin saritua, "Before We Collide"...
Irakurri gehiagoZINETIKA Jaialdiak VI. Edizioa hasiko du ostiral honetan 22an Donos-tian
Urriaren 31ra arte, Bilbora eta Iruñera ere bidaiatuko du zinema programa, masterclass, emanaldi, instalazio, tailer edo jaialdiaren topaketarekin. ZINETIKA Jaialdiaren VI. Edizioa datorren ostiralean hasiko da, urriaren 22an, 23 filmeko programa...
Irakurri gehiago
















