II. Edizioa 2017

azaroa 22 - azaroa 25

Iruñea - Donostia

Film bat, hiru plano

Dirigido a personas interesadas en el cine, la danza u otras curiosidades
Oskar Alegria

Egile-dokumentalaren bibisekzio-eskola Oskar Alegriarekin

Ekonomia narratiboa eta baliabideen optimizazioa irudi bidez gauzak kontatzeko artean. Argiarekin marrazten eta magiari tarte bat utziz idazten ikastea. Presentzia eta, batez ere, absentzia lantzea. Tresna hauek erabiltzen ditu: misterioa eta horren anaia, isiltasuna. Amaierako ariketa: zaldi bat eta behor bat elkartzeko zazpi modu.

 

Non Ikusi egitarau osoa

Iruñea
Filmoteca de Navarra
22/11/17
16:00
Donostia
Tabakalera
24/11/17
16:00

Ematen du

Oskar Alegria

Oskar Alegria kazetaria da prestakuntzaz. Bidaia-erreportajeak idazten ditu El País egunkariko El Viajero osagarrian eta  Las ciudades visibles izeneko eta Enrique Vila-Matas idazleak eta Esther Ferrerrek bermatutako argazki-proiektu artistiko baten egilea da. Nafarroako Unibertsitateko Ikus-entzunezkoetako Gidoien Masterreko dokumentalen gidoien irakaslea da, eta 2013an Punto de Vista de Navarra Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistiko izendatu zuten.

Espainian etorkizun oparoenetakoa duten 10 zinemagileen artean aukeratu zuen Variety aldizkariak. Emak Bakia baita izeneko bere lehen film luzea nazioarteko 70 jaialditan izan da, 15 sari jaso ditu eta 14 hizkuntzatara itzuli dute. Versión Española programak La Navaja de Buñuel saria eman zion eta Espainiako 2013ko ezusteko film aukeratu zuen hark zuzendutakoa.

2015ean The Darkness Collection aurkeztu zuen, nazioarteko 37 zinemagilerekin batera osatu eta koordinatu duen iluntasunari buruzko film-bilduma. Hainbat jaialditako epaimahaiko kide ere izan da: Donostia, Cinéma du Réel, Karlovy Vary, Visions du Réel, RIDM Montréal, New Horizons eta Dokufest.

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak

Mezenas