III. Edizioa 2018

azaroa 15 - azaroa 21

Iruñea - Donostia - Bilbo

Dantzaren eta performanceren arteko ikus-entzunezko trazak

Todos los públicos
Gabriel Villota

Saio horretako edukiak "zuzeneko performancea / performancearen erregistroa"ri buruzkoak izango dira, edo bestela esanda: pieza presentzialaren (koreografikoa, performatiboa) eta filmatutako piezaren arteko distantziari buruzkoak.

Saioan zehar, gaiari buruzko gakoetako batzuk aztertuko dira, zinema eta dantza-bideo ezagunak analizatuz eta interpretatuz. Saioetan, aukeratutako piezen ikus-entzunezko ezaugarrien azterlan konparatu bat egingo da, 'presentzia/erregistro' binomioaren inguruko eztabaidaren problematika aipatu obren bitartez analizatzeko.

Irudia: Yvonne Rainer. Lives of Performers, 1972.

Non Ikusi egitarau osoa

Iruñea
Kondestable jauregia
16/11/18
10:00
Donostia
Tabakalera
18/11/18
10:00
Bilbo
Bilbaoarte
19/11/18
10:00

Ematen du

Gabriel Villota

Gabriel Villota Arte Ederretan lizentziaduna eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun bertan da irakasle Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Departamentuan.


Ikerkuntza-egonaldiak egin ditu hainbat unibertsitatetan, eta 90eko hamarkadaren hasieraz geroztik, ikus-entzunezko arteekin lotura duten hainbat ekimenetan artista eta antolatzaile gisa jardun du. Makina bat aldizkari espezializatutan, arteari buruzko katalogotan eta idatzizko bestelako bitartekoetan argitaratu du.

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak

Mezenas