V. Edizioa 2020

urria 26 - azaroa 1

Donostia - Bilbo - Iruñea

Bizimina

Todos los públicos
Jon Maya & Pablo Iraburu

Bizimina urgentziatik sortutako proiektua izan zen, Kukai eta Arenaren arteko elkarlana izugarri indartu zenekoa. Masterclass honetan, sormen-prozesuaren nondik norakoak azalduko ditugu, Jon Mayak buruan izan duen izpi originaletik hasi eta azken erakustaldiraraino. Mayak zuzendutako lan koreografikoaren eta Iraburuk eta Molinak zuzendutako lan zinematografikoaren arteko elkarrizketa prozesua partekatuko da. Barneko materialak erakutsiko ditugu: entseguak, aldageletako probak, soinu-eskaletak eta baztertu diren hartualdiak, besteak beste. 'Bizimina'k dantzaren eta zinemaren arteko elkarrizketa aztertzen du, eta helburu argi eta zehatz batekin sortua da.

 

Filmaren laburpena

Bizimina-k zinema dokumentala eta dantza hibridatzen ditu. Pieza independente batzuen bidez, kontakizun bat osatzen da, garai hauetan adieraztea hainbeste kostatzen zaizkigun emozioak biltzen dituena: distantzia, bestearen irrika, desira, komunitate-sentimendua, ezintasuna, bakantzea, nahasmendua, itxaropena. Koreografiak kontakizun bat eraikitzen du, zalantzaz beteriko denbora honetan kontsolatzeko eta laguntzeko balio duena.

Non Ikusi egitarau osoa

Donostia
Tabakalera
23/10/20
10:00
Bilbo
Bilbaoarte
28/10/20
10:00
Iruñea
Baluarte
1/11/20
17:00

Ematen du

Jon Maya & Pablo Iraburu

Pablo Iraburu Arena Comunicación enpresaren sortzailea da. Azken hogei urteetan dokumentalak ekoitzi ditu mundu osoan barrena. "Nömadak TX" (2006), "Pura Vida" (2012), "Muros" (2015), "District Zero" (2015), "Oskara" (2017), "Elkarrekin-Together" (2017) eta "Cholitas" (2020) film luzeen ekoizle exekutiboa, zuzendarikidea eta gidoilaria izan da. Horiek guztiak nazioartean banatu dira. Pablok museoentzako eta irabazi asmorik gabeko erakundeentzako bideo-instalazioak ere ekoitzi ditu.
 

Jon Maya Sein, Kukai Dantza konpainiako zuzendaria, dantzaria eta koreografoa da. 2002an sortu zuen konpainia, euskal dantza tradizionaletik abiatuta sorkuntza garaikidea bultzatzeko asmoarekin. Ordutik, hainbat koreografia- eta ikus-entzunezko proiektu sortu ditu. besteak beste, "Erritu", "Oskara", "Gelajauziak" eta "Hnuy illa"; guztiak Arte Eszenikoen Max sarien irabazleak. Lankidetzan jardun ohi hainbat artista arrakastatsurekin; besteak beste, Marcos Morau, Sharon Fridman, Israel Galvan eta Cesc Gelabert-ekin.

 

Migueltxo Molina, argazki zuzendaria, editorea eta errealizadorea da Arena Comunicacion-en 2007tik. Zuzendari gisa bere ibilbide profesionaleko proiektu aipagarrienen artean "Pura Vida" (2012), "Muros" (2015), "Elkarrekin-Together" (2017) eta "Chhaupadi" (2019) daude. Filmaketa konplexuetan izan duen esperientziaren ondorioz, hainbat telesail egin ditu, dokumental-generokoak; besteak beste, "Desafio 14+1" (2011) -Everesten filmatua-, "Amazonas Clandestino" (2015) eta "Al otro lado" (2016).

Galeria

Laguntzaileak

Antolatzailea

Laguntzaileak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk