V. Edizioa 2020

urria 26 - azaroa 1

Donostia - Bilbo - Iruñea

Biopiracy

Todos los públicos
Ziomara Hormaetxe Company

Biopiracy atentzio-deia da; teknologiak uzten dizkigun aukera kezkagarrienei eta itxaropentsuenei buruzko oharpena. Era berean, gure bizi-kalitatearen hobekuntzak azaltzen ditu, baita, ordea, haren funtsa suntsitzea ere.

Lanak genetikaren gaia du ardatz, aurrera gero eta azkarrago egiten duen genetika. Eztabaida etiko eta moralak sortzen ditu, zenbait arlotan aurrerapenak proposatzen baditu ere.

Non Ikusi egitarau osoa

Iruñea
Baluarte
1/11/20
19:30

Egilea

Ziomara Hormaetxe Company

Artearen Historian lizentziatua EHUn, Ziomara Hormaetxe Fernandez 8 urterekin hasi zen dantza klasikoko ikasketak egiten Rosa Hierro estudioan. Geroago, dantza garaikidearen inguruko ikasketak burutu zituen Bilbon,  Matxalen Bilbaorekin. 2003an beka bat lortu zuen Nizako (Frantzia) Sophia Antipolis Unibertsitatean eta Cannesen (Danseren Ecole superieure) dantza klasikoa eta garaikidea ikasten jarraitzeko.

Hainbat ikastaro eta egonaldi egiten jarraitzen du: New Yorken, “Técnica Graham” in a Center of Contemporary dance of MARTHA GRAHAM, eta Dance New Amsterdam-en, Londres, P.A.T.S Brusela, Theos Última Amsterdam Sandance.

2013an Ziomara Hormaetxe dantza konpainia sortzen du. Orduz geroztik, bere proiektu artistikoak sortzen dihardu, sortzaile eta interprete independente gisa. Bideomapping-arekin, bideo interaktibo eta dantzarekin lan egiten du, teknologia berriei eta dantzari ateak irekiz. 3 piezek bermatzen dute beren ibilbidea: “K”, “Symbiosis” eta “Biopiracy”.

Interprete-koreografo lana eta hezkuntza uztartzen ditu, dantza garaikideko tailerrak emanez eta proposamen berriak sortuz.

Galeria

Bideoak

Laguntzaileak

Antolatzailea

Laguntzaileak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk