VII. Edizioa 2022

azaroa 18 - abendua 4

Iruñea - Errenteria - Donostia - Bilbo

Deialdia amaituta

2022/05/01 - 2022/05/31

ZINETIKA FESTIVAL jaialdiaren VII. ediziorako lanak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 31ra arte egon da zabalik.

Mila esker deialdian parte hartu duzuen guztioi. Orain epaimahaiari dagokio eztabaidatzea; azken erabakia irailean jakinaraziko da.

Hautatutako lanak Iruñean, Donostian eta Bilbon udazkenean egingo den Jaialdiaren hurrengo edizioan proiektatuko dira.

Sariak

Zuzendaritza onena
Zuzendaritza onena 500 €
Zinetika jaialdiko nazioarteko epaimahaiak, dantza eta zinemako erreferentziako profesionalek osatua, Zuzendaritza Onenaren saria ematen dio Sail Ofizialeko zuzendaritza lan onenaren  proposamenari.
Film Onena
Film Onena 500 €
Zinetika jaialdiko nazioarteko epaimahaiak, dantza eta zinemako erreferentziako profesionalek osatuak, Film Onenaren saria ematen dio atal ofizialaren proposamen onenari.
Ohorezko aipamena
Ohorezko aipamena
Zinetika jaialdiko nazioarteko epaimahaiak, dantza eta zinemako erreferentziazko profesionalek osatua, Ohorezko Aipamena ematen dio Sail Ofizialeko film bati, lorpen nabarmenengatik.
K Sariak
K Sariak

Kresala Zineklubak osatutako epaimahai batek hautaketa ofizialeko filmetako bat sarituko du; saritutako filma Kresalari lotutako jaialdi eta zineklubetan proiektatuko da.

Bestelako argiak saria
Bestelako argiak saria

Sail Ofizialeko eta Open Screen saileko zenbait film hautatuko dira, Iruñeko Ziudadelaren paretetan proiektatzeko, Bestelako Argiak Jaialdian.

Laguntzaileak

Antolatzailea

Laguntzaileak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk