Sinopsia
Luna Negra Granadako flamenkoaren unibertso poetiko eta magikoan barneratzen da, Alba Heredia dantzaria protagonista duela, “Iratxo flamenkoa” deiturikoaren izaera ikertzeko.
Hiru urtetan zehar, Miguel Goñi eta Mikel Belascoain zuzendariek Alba Herediaren bizitzako funtsezko mugarriak ezagutzeko aukera izan dute; besteak beste, ijitoen errito bidezko ezkontza eta haren semearen jaiotza. Dantzariak bere dantzaren sekretuak eta haren familiaren antzinako ijito-tradizioa ere ezagutzera eman ditu.
Zuri-beltzean filmatutako filma sustraiak dituen flamenkoaren behaketa-dokumentu poetikoa da, Federico Garcia Lorcaren poesian paralelismo handiak aurkitzen dituena.

Non ikusi Ikusi egitarau osoa
Iruñea
Civivox Condestable
Civivox Condestable
18/11/22
19:00
19:00
Donostia
Trueba Zinema
Trueba Zinema
28/11/22
19:00
19:00