VII. Edizioa 2022

azaroak 18 - abenduak 4

Iruñea - Errenteria - Donostia - Bilbo

Luna Negra

Para todos los públicos
Mikel Belascoain
Doakoa

Luna Negra  Granadako flamenkoaren unibertso poetiko eta magikoan barneratzen da, Alba Heredia dantzaria protagonista duela, “iratxo flamenkoa” deiturikoaren izaera ikertzeko.

Hiru urtetan zehar, Miguel Goñi eta Mikel Belascoain zuzendariek Alba Herediaren bizitzako funtsezko mugarriak ezagutzeko aukera izan dute; besteak beste, ijitoen errito bidezko ezkontza eta haren semearen jaiotza. Dantzariak bere dantzaren sekretuak eta haren familiaren antzinako ijito-tradizioa ere ezagutzera eman ditu.

Zuri-beltzean filmatutako filma sustraiak dituen flamenkoaren behaketa-dokumentu poetikoa da, Federico Garcia Lorcaren poesian paralelismo handiak aurkitzen dituena.

Non Ikusi egitarau osoa

Iruñea
Civivox Condestable
18/11/22
19:00

Mikel Belascoain

Artista plastikoa, zinema dokumentaleko zuzendaria eta sortzailea.

Nire lana Arte Berriko ideiaren ingurukoa da. Elkarrizketan oinarrituta esperimentatzen dut. Arte-diziplinen arteko elkarrizketa askea eta anarkikoa, beste artista batzuekin eta beste jakintza-arlo batzuekin. Nire iritziz, nire lanek beren izaera materiala gainditu behar dute, eta, horretarako, espazioarekin eta denborarekin ere esperimentatzen dut, atmosfera eta proposamen holistikoak sortzeko funtsezko elementu gisa ulertuta horiek.

Pintura da nire lanaren ardatza, eta mota guztietako formatuetan lantzen dut: marrazkia, mihisea eta formatu handiko instalazioak, besteak beste. Pintura edozein sorkuntzaren hasiera ere bada; izan ere, hizkuntzaren bidez niretzat eskuraezina den informazioa eta ezagutza ematen dizkit. Horregatik, pintura ideia berrien leihoa da niretzat.

Maila filosofikoan, bizizaletasunarekin identifikatzen dut nire burua, eta bereziki interesatzen zait pertsonok gure begiradarekin dugun gaitasun eraldatzailea. Begirada kontzientean eta inkontzientean sorkuntza ekintza bat eta jarrera aktibista, poetiko eta iraultzaile bat aurkitzen ditut.

Galeria

Bideoak

Laguntzaileak

Antolatzailea

Laguntzaileak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk