2023ko abenduaren 11tik 14ra bitartean, Zinetika Mayennera (Frantzia) joanen da, Ingrid Florinek (R14 konpainiako aholkulari artistikoa), Julien Grosvaletek (R14 konpainiako zuzendaria) eta Laida Aldazek (Zinetikako zuzendaria) emanen duten “Sorkuntza eta bideodantza lantegia”n parte hartzeko.
Lantegia bertako bigarren hezkuntzako ikasleei bideratuta dago, eta Mayenne hiriko ondarea den La Visitation komentuan filmatuko den bideodantzako bi film taldean sortzen parte hartuko dute. Lantegia astelehenetik ostegunera eginen da, eta bi film labur horien proiekzioarekin amaituko da, abenduaren 14an, Le Vox zinema-aretoan, Zinetika 2023 zinemaldiaren Sail Ofiziala osatzen duten izenburuak aurkeztuko diren saioaren sarrera gisa.