VIII. Edizioa 2023

azaroa 17 - abendua 14

Iruñea - Donostia - Bilbo - Mayenne

Filmak 2023

ZINETIKA jaialdiak, VIII. edizioko Sail Ofizialean, uneko bideodantzarekin zerikusia duten film onenen sorta bat aurkeztuko du.

Zortzi herrialdetako hamabi film lehiatuko dira zinemaldiaren egoitza bakoitzean film onenaren eta zuzendaritza onenaren sariak eskuratzeko. Sariek zinema ulertzeko modu originala eskaintzen dute. Gainera, Kresala sarirako hautagai izanen dira, izen bereko zineklubak Donostian ematen duen saria, hain zuzen ere. Sari horrek Kresala zineklubekoak diren jaialdien sarearen bidez erakusteko aukera berriak emanen dizkio titulu irabazleari.

Sariak banatuko dituen epaimahaia honako hauek osatuko dute: Ione Atenea (zinemagilea), masterclassa emanen duena; Rosa García Loire (ikus-entzunezkoen zuzendaria eta ekoizlea); eta Marta Coronado (dantzaria, koreografoa eta La Faktoria Choreographic Centerreko zuzendarikidea).

Hautatutako lanen atzean dauden zinemagileetako batzuk izango dira emanaldien ondorengo solasaldi eta topaketetako protagonistak.

Non Ikusi egitarau osoa

Iruñea
Kondestable jauregia
17/11/23
20:00
Donostia
Cines Trueba
27/11/23
19:30
Bilbo
Museo Guggenheim Bilbao
2/12/23
19:00
Mayenne
Le Vox Cinéma Coopératif
14/12/23
20:00

Galeria

Bideoak

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk