Student Films

Students
2026
Euskal Herria
6’26’’

Sinopsia

Jaialdiko atal hau La Faktoria CCren eta Zinetika Jaialdiaren arteko elkarlanaren emaitza da, bideodantza ardatz duen ikus-entzunezko sorkuntza-lantegi baten bidez gauzatua. Ekimen honetan Frantziako R14 dantza-konpainiak, Studio.Ularak eta Arena Comunicación Audiovisualek ere parte hartzen dute.

Lantegia bi fasetan garatzen da. Lehen fasean, Arena Comunicación Audiovisualen gidaritzapean, ikus-entzunezko sorkuntzarako beharrezkoak diren tresna eta baliabide teknikoetan trebatuko dira ikasleak. Bigarren fasean, ikasleek sormen-prozesuari eta piezen lanketari helduko diete, honako hauen laguntza eta gidaritza artistikoarekin: Julien Grosvalet, R14 konpainiako koreografoa; Laura Colmenares, Studio.Ularako artista bisuala; eta Laida Aldaz Arrieta, Zinetika Jaialdiko zuzendaria, La Faktoria CCko zuzendarikidea eta diziplina anitzeko artista.

Prozesu honen emaitza dira ikasleek sortu, filmatu eta postprodukzioan landutako minutu bateko bost bideodantza-pieza. Horien bidez, gorputzaren, mugimenduaren eta irudiaren arteko elkarguneak eta aukerak esploratu dituzte. Sorkuntza-lan horiek Zinetikaren Student Films atalaren parte dira.

Non ikusi Ikusi egitarau osoa

Iruñea
Civican
9/12/26
19:00
Doako jarduera
Donostia
Trueba Zinema
10/12/26
19:30
Doako jarduera
Bilbo
Guggenheim Bilbao Museoa
13/12/26
17:30
Doako jarduera

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak