III. Edizioa 2018

azaroa 15 - azaroa 21

Iruñea - Donostia - Bilbo

Transoceánica

Transoceánica ("Itsasoz haraindikoa") proiektu koreografiko bat da; horretan, dantzarekin, argazki-irudiarekin eta soinuarekin ikertu da.
Ingurune naturalari entzutea du oinarri, eraldaketa pertsonalaren inguruko prozesu bati buruz hitz egiteko.

Maite dugun norbait, bikotea, lana galtzea... Galtzeak, oro har, itzulerarik ez duen bidaia emozional batera garamatza, non eraldaketa sakon bat gertatzen den.
Gizakia, denbora luzez, naturarekin egon da harremanetan. Hitz egiten genion, eta hark hitz egiten zigun, eta horrela, gure ingurunea eta gure izatea ulertzen genituen, gauza bera zirela barneratuta.

Transoceánica lanean, elkarrizketa horri heldu nahi diogu berriro. Gure iritziz, ingurunea eta pertsona sakonki loturik dauden bi ideia dira; ez dago bata besterik gabe ulertzerik. Lurraren, lehortearen, uraren eta bestelakoen irudiak arimaren proiekzio gisa ageri dira. Eraldaketaren ozeanoa zeharkatzera eramaten gaituzten gogoaren zikloak ikusten laguntzen digun ispilu gisa ageri zaigu natura.

Sortzaileak: Carmen Larraz eta Uxue Montero
Koreografiaren sortzailea eta interpretatzailea: Carmen Larraz
Argazki eta ikus-entzunezkoaren sortzailea: Uxue Montero
Musika sortzailea eta interpretatzailea: Hilario Rodeiro
Sorkuntza eszenikoa eta argiak: David Bernues, Acrónica Producciones
 

Dinamo Danza-k ekoiztua, Barañain Entzunaretoarekin batera.  Periferia Egoitzaren, Agoizko Kultur Etxearen, DNA jaialdiaren, Uharte Arte Garaikideko Zentroaren, Paso a Dos Dantza Eskolaren, La Caldera Musika Elkartearen eta Conde Duque zentroko koreografo-komunitatearen elkarlanarekin eta babesarekin.
Nafarroako Gobernuak diruz lagundua.

Non Ikusi egitarau osoa

Bilbo
La Fundición Bilbao
21/11/18
20:30

Galeria

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak

Mezenas