Sinopsia
"El infierno de los amantes cueles" Decameronen protagonistetako baten, Nastagio Degliren, historiatik abiatzen da; zehazki, Boticellik nola kontatu zuen haren taulak koadroa. Honek Rávenako gazte Nastagio degli Onestiren maitasun-gorabeherak kontatzen ditu. Gazteak ez du bere maitearen maitasunik jasotzen. Pinudi batean, ikusiko du emakume bat lasterka zaldun bat atzetik duela; zaldunak emakumea erasotu eta hil eginen du. Alabaina, emakumea berehala altxatuko da, eta ehiza infernutarra behin eta berriro errepikatuko da. Neskak bere ezkongaiarekiko arbuioak eragindako maldizioak preso dituen mamuak dira, ezkongaiak bere buruaz beste eginda. Nastagiok uste du agerpena baliagarria izan dakiokeela: bere maitasun mespretxatzaileak bera ikustea eragiten du, eta horrekin lortuko du bere maitasunak amore ematea eta berarekin ezkontzea, senar-emazte zoriontsuak izateko.
Non ikusi Ikusi egitarau osoa
Kondestable jauregia
19:30
Tabakalera
19:00
Bilbaoarte
19:00