IV. Edizioa 2019

urria 14 - urria 20

Errenteria - Donostia - Iruñea - Bilbo

Mugimenduaren eta dantza-bideoaren laborategia

Personas del mundo de la danza y del mundo audiovisual
Ibon Taboada & Oihana Varela

Dantzagunea-k (Zinetikaren erakunde laguntzailea) antolatu du laborategi hau jaialdiaren aurrerapen gisa. Dantza eta bideoa lantzeko lantegia, Ibon Taboadak eta Oihana Varelak emana.

Lantegiaren asmoa da dantza eta bideoa uztartzea, kameraren erabilera dantzara moldatzea, kameraren begiradaren eta dantzaren adierazkortasunaren arteko elkarrizketa bilatzeko.Artistek espazioa uztartzen ikasiko dute, (kokapena)-mugimendua-kamera, hainbat atmosfera lortze aldera.

Dantza-bideoa lantzeko sarrera baten ondoren, inprobisazio-baliabideak sortuko dira. Al berean, kamera dutenek mugimendua barneratzen hasiko dira, proposatuko zaizkien zenbait ariketatik abiatuta.Lehenengo egunean kamera finkoa erabiliko da, eta bigarrenean, berriz, kamera mugikorrarekin.

Non Ikusi egitarau osoa

Errenteria
Dantzagunea
12/10/19
10:00
13/10/19
10:00

Ematen du

Ibon Taboada & Oihana Varela

IBON TABOADA

Errealizadorea, kamera, dantzaria. Thekrowfilms, "Feel maker" bezala defini zitekeen; sentsazioen sortzailea. Unea jasotzen du, istant zehatza; orainaldiko bizipenak islatzen ditu, baina betierekotasunari zuzenduta. Modu naturalean berez garen eta irudikatzen dugun hori ikusteaz, begiratzen jakiteaz eta kokatzeaz haratago.

Lanbidez ikusizko errealizadorea (praktikak egin zituen Lisboan, Mini/Uberrerako -Sagres- publizitate-iragarkiak eginez).

‘Basque Team’ taldearentzat lan egin dut kamera gisa, eta Akhonmedia ekoiztetxearentzat (Eskoziara, Alemaniara eta Serbiara bidaiatu dut). ‘Making of the’-ren sortzailea, Larkin Poyton-en “Proyect Home” izeneko proiektua, nazioarteko bideo-dantza, Islandian sortua, munduko hainbat lekutako dantzarirekin.

Errealizadorea eta kameraria Oihana Varela zuzendariaren bi bideo-dantzatan eta dokumental batean: “Reseteo”, 2017; “Unidad”, 2018; eta ¿Dónde nace el movimiento? “El arte de lo invisible 2018an. Lan horiek nazioarteko dantza eta zinema jaialdietan egon dira, Zipren, Irlandan, Maltan, Berlinen eta Euskal Herrian.

Bengo, Mjfb, Microfeel eta 2lovers-entzat bideoklipak sortu ditu. EITBren programetan lan egin dut Youtubetarrak eta GazteOk-en. Argazkigintzan Iñar Sastre piano-jolearen kartela diseinatu dut.

Dantzari gisa, Break dance-ko hainbat txapelketa nazionaletan parte hartu dut. Hainbat txapelketatako epaile eta aurkezle izan naiz: besteak beste, Break on Stage, SeriusBattle eta Irunbreak. Eroski, Volkswagen Polo eta Vodafone/Onorako publizitate-modeloa izan naiz.

 

OIHANA VARELA

Hainbat dantza diziplinatan hezia, baina batez ere dantza garaikidean eta afrikarrean (Euskal Herrian, Katalunian, Frantzian eta Belgikan).

Giza gorputza eta horren mugimendua ikertzeko jakin-min handiak osteopatia ikastera bultzatu ninduen. Ikasi nuen, batez ere, nire gorputza eta mugimenduak nire osasunean zuen eragina ulertzeko berezko beharra nuelako. Baina, azkenean, nire lanbide eta bizitza ikusteko dudan modu bihurtu da.

Nire bi alderdi profesionalak uztartuta "Osteopatia dantzara aplikatua" izeneko entrenamendua sortu dut.

Entrenamendu horretan gorputzaren barne-mugimendua lantzen dugu, gerora inprobisazioan eta sorkuntzan aplikatzeko. Laborategi horiek Donostia Kulturako hainbat programatan eta dantza elkartetan ematen ari naiz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Dantzagunearen eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Batez ere irakaskuntzan jardun dut, baina duela urte batzuk hasia naiz pieza laburrak sortzen, azkena 'Trans-Lúcido’ (2017).

Abentura honetan, bideo-dantza pixka bat ikertu nahi izan dut, eta, behar bezala, nazioartean (Irlanda, Berlin, Malta, Euskal Herria) dabilen lan bat sortu dugu: “Reseteo” (2017). Berriki dokumental bat estreinatu dut, “¿Dónde nace el movimiento? El arte de lo invisible”, izenekoa. Dokumental honen barruan, ‘Zinetika dance & film festival’ (2018ko azaroa) jaialdian estreinatu den “Unidad” bideo-dantza integratu dugu.

Galeria

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk