VII. Edizioa 2022

azaroa 18 - abendua 4

Iruñea - Errenteria - Donostia - Bilbo

Kamera gorputzaren luzapen gisa

Para todos los públicos
Marina Lameiro
Doakoa

Marina Lameirok, bere filmen zatietan eta beste zinemagileenetan oinarrituta, kameraren ideia gorputzaren beraren luzapen sentikor gisa hausnartuko du.

 

Non Ikusi egitarau osoa

Iruñea
Kondestable jauregia
18/11/22
17:00

Ematen du

Marina Lameiro

Marina Lameiro zinegilea eta ekoizlea da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da URJCn, eta IDEC-UPFren Sorkuntza Dokumentalaren masterra eta Ikus-entzunezko Muntaketako graduondokoa egin zituen azken horretan. UnionDocs-eko Collaborative Studioko (CoLab) kide izan zen New York hirian, artista egoiliar gisa.

2018an, Young & Beautiful lehen film luzea estreinatu zuen. Filmak, beste hainbat aitorpenen artean, Ikusleen Sari Berezia jaso zuen Punto de Vista jaialdian, 2018an; Feroz sarietarako izendatu zuten, eta 20 herrialdetan baino gehiagotan eman dute lan hori. Arantza Santestebanen 918 Gau film luzea ekoitzi du harekin batera. Filmak Lisboa Hiria Sari Nagusia irabazi zuen Doclisboa jaialdian, eta film dokumental onenaren saria Turingo Zinemaldian, hainbat sariren artean.

Bere lanik berriena, Paraíso, nazioartean estreinatu zen FidMarseille jaialdian, eta nazioarteko hainbat jaialditan izan da; besteak beste, Reykjavik International Film Festival-en eta Mexikoko Black Canvas jaialdian.

 

FILMOGRAFIA

  • Paraiso (2021)  Maddi Barberekin batera
  • Dardara (2021)
  • Young & Beautiful (2018)
  • Volando pero no (2016)
  • 300 Nassau (2016)

Bideoak

Laguntzaileak

Antolatzailea

Laguntzaileak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk