X. Edizioa 2025

abenduak 4 - abenduak 7

Donostia - Bilbo - Iruñea

Conservando memoria

+9
El Patio Teatro

Bidaia hau nire aitona-amonei egindako galdera-joko bat da, haiek nirekin gordetzeko nahia, absentzia saihesteko nire itzulipurdi pertsonala, nire bizitzako lau persona garrantzitsuri egindako omenaldia, haien oroimena gordetzeko eta ontziratzeko desira. Ez ditut poteetako tapak itxi nahi, ireki nahi ditut elkarrekin bidaia honen barnera begiratzeko; bidaia nire aitona-amonena bezala hasten da, gatzezko mendi batean, eta ez dakit non bukatzen den.

Espainiako Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Sareak Gomendatua FETEN 2020 – Egile Onena. Lleida Fira Titelles 2019 – Antzerki-testu Onena. Duela gutxi, konpainiak 2021ko El Ojo Crítico Antzerki Saria jaso du.

Non Ikusi egitarau osoa

Iruñea
Civivox Iturrama
7/12/25
12:30
7/12/25
18:00

Egilea

El Patio Teatro

Errioxako El Patio konpainia 2010ean sortu zen, Izaskun Fernandez eta Julian Saenz-Lopezek sortuta, egunerokotasuna biziz, inguratzen dituena haien emozioetatik sortzen diren istorioak publikoari hurbildu nahian, ardura dieten istorio txikiak, agertoki baten gainean kontatzen lagunduko dien hizkuntza propioa bilatzeko aitzakia direnak. Bilaketa horren ondorioz, babesa aurkitu dute objektuetan eta horien bizitzan, formatu txikian, buztinean, beren eskuetan...

Konpainiaren lehen ikuskizuna harribitxi txiki bat da, artisau-lan zoragarri bat, Jonas Sainz antzerki kritikariaren hitzetan “Hilzorian dagoen artisau-iragan baten omenezko antzerkigintzako diamante bat”.

Galeria

Bideoak

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Mezenas