Performanceak
Conservando memoria
Civivox Iturrama
12:30
18:00
Bidaia hau nire aitona-amonei egindako galdera-joko bat da, haiek nirekin gordetzeko nahia, absentzia saihesteko nire itzulipurdi pertsonala, nire bizitzako lau persona garrantzitsuri egindako omenaldia, haien oroimena gordetzeko eta ontziratzeko desira. Ez ditut poteetako tapak itxi nahi, ireki nahi ditut elkarrekin bidaia honen barnera begiratzeko; bidaia nire aitona-amonena bezala hasten da, gatzezko mendi batean, eta ez dakit non bukatzen den.
Espainiako Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Sareak Gomendatua FETEN 2020 – Egile Onena. Lleida Fira Titelles 2019 – Antzerki-testu Onena. Duela gutxi, konpainiak 2021ko El Ojo Crítico Antzerki Saria jaso du.
Cuerpos celestes
Gazteszena
19:00
Bizitza hobe bat aurki al daiteke Marten?
Astrofisikari Valentina ia hogei urtez bizi izan da Marten. Etorkizunetik zuzenean datorren dokumental baten bitartez ezagutuko ditugu bera eta bere ahalmen bereziak. Asteroideez, planetaz, meteoritoz eta beste gorputz zerutiarrez hitz egiten du; baina, batez ere, kolonizazio positibo baten irudia erakusten digu: hau da, iraganeko akatsik gabeko mundu berri bat —baliabideen ustiapenik gabea, lurzoruaren hondamenik gabea, klima-krisirik eta indarkeriarik gabea—.
Poesiaz eta umorez beteriko lan honetan, AzkonaToloza konpainia txiletar-euskalak katastrofeaz harago begiratzen du, etorkizun hobe baten alde.
Pieza honek bidaia poetiko eta baikor bat proposatzen du espazioan eta denboran zehar, unibertsoarekin harmonian biziko den gizateriaren forma berri baten bila.

