IV. Edizioa 2019

urria 14 - urria 20

Errenteria - Donostia - Iruñea - Bilbo

DANTZA, plazatik pantaila handira

Todos los públicos
Marian Fernández Pascal

DANTZA filmeko dantzari protagonisten eta filmaren ekoizlearen esperientzia pertsonaletik egindako hausnarketa; usadiozko dantza pantailara narratiba zinematografiko propio batekin eramateko eman beharreko urratsei buruzkoa.

Marian Fernandez ekoizleak eta Gari Otamendi eta Amaia Irigoyen dantzariek, biek komunikazioaren eta ikus-entzunezkoen arloan prestatuek, filma ekoizteak sortu zizkien erronkei eta konplexutasunari buruzko hausnarketa eginen dute.

Non Ikusi egitarau osoa

Iruñea
Kondestable jauregia
19/10/19
10:00
Donostia
Tabakalera
15/10/19
16:00
Bilbo
Bilbaoarte
17/10/19
11:00

Ematen du

Marian Fernández Pascal

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, eta Film Certificate New Yorkeko Unibertsitatean. 2008an, Txintxua Films sortu zuen Asier Altunarekin batera. Bere film guztiak ekoizten ditu.

2000. urtean eta 2005ean, "Sogecine" ekoiztetxearen ekoizpen-taldeko kidea izan zen. Nafarroako Punto de Vista zinema-jaialdiko ekoizle-koordinatzailea izan da 2013tik 2017ra bitartean. Nazioarteko jaialdietako epaimahaietako kidea izan da. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezkoen Komunikazio Fakultatean irakasle laguntzailea da. Larrotxenen zinema-ekoizpeneko lantegiak eman ditu.

Galeria

Bideoak

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk