IV. Edizioa 2019

urria 14 - urria 20

Errenteria - Donostia - Iruñea - Bilbo

Mi Gran Obra (asmo handiko egitasmoa)

Todos los públicos
David Espinosa

Mi Gran Obra horixe eginen nuke nik mugarik gabeko aurrekontua, planetako antzokirik handiena, 300 aktore agertokian, orkestra militar bat, rock-talde bat, animaliak, autoak eta helikopteroa banitu. 

Mi Gran Obra utopia bat da. Artista gisa betidanik bizi izan dugun errealitateak prekarietatea eta bitarteko eskasia ditu ezaugarri, eta hortxe egon da, hain zuzen ere, betidanik, gure lanen indarra: mekanismoak asmatu gure baliabide eza konpontzeko, premia bertute bihurtzeko, gabeziak azpimarratuz, porrota sormenaren interes eta motor gisa sustatzeko.

Non Ikusi egitarau osoa

Iruñea
Baluarte
20/10/19
19:00
20/10/19
21:00

Egilea

David Espinosa

Valentziako E.S.A.D.ko Testu Interpretazioko lizentziaduna, 1998an. 1994tik Dantza Garaikidea, Inprobisazioa, C.I. eta Capoeira ikasi zituen Valentzian, Bruselan eta Bartzelonan. Interprete dihardu honako hauen antzerki eta dantza-ikuskizunetan: besteak beste, Alex Rigola, Sergi Faustino, Mal Pelo, Las Malqueridas eta Osmosis cie (Frantzia), Lapsus-Alexis Eupierre, Sonia Gomez/General Elèctrica, Paul Weibel eta Carles Alberola.

2006an, Africa Navarro dantzariarekin batera ‘El Local Espacio de Creación’ elkartea sortu zuen Bartzelonan, eta honako ikuskizun hauek sortu zituzten:

  • Una historia Universal (2018)
  • Much ado about nothing (2014)
  • Mi Gran Obra (un proyecto ambicioso) (2012)
  • Desconcierto nº1 para teclado y fracasado (2011)
  • La Procesadora (2010)
  • Felicidad.es (2009)
  • Deliriosdegrandez@hotmail.com (2008)
  • Desaladas Club (2007)
  • Propiedad Privada (2005)
  • (2017), La Triste Figura (2015)
  • Hekinah Degul (2013)

‘El Tríptico’ (2017), ‘La Triste Figura’ (2015) eta ‘Hekinah Degul’ (2013) instalazio interaktiboak; eta ‘Summertime’ (2008) eta ‘Agonías de lo imposible’ (2006) kaleko antzezlanak; eta ‘Conferencia Espectacular’ (2019) eta ‘Pasa página’ (2017) dibulgazio lanak.

 

Ondoren aipatzen diren lanak nazioarteko antzokietan eta jaialdietan aurkeztu dira: Act Shanghai, Wiener Festwochen, Mime Festival-Tate Modern London, Veneziako Biennalea, NET Mosku, Theater der Dinge Berlin, Radicals Lliures zikloa eta Bartzelonako Grec Jaialdia, Madrilgo De Otoño a Primavera Jaialdia eta Escena Contemporanea, International Puppet Festival Jerusalem, Eurothalia Timisoara, World Theatre-Varna Summer Bulgaria, Fimfa Lisboa, Be festival Birmingham, Ganz Novi Zagreb, Helsinki Festival, Oslo International Teaterfestival, Fiams Saguenay, Marionettes Neuchatel, MESS Sarajevo, FIT Festival Lugano, Figura Festival Baden, Terniko Jaialdia, Brasiliako Cena Contemporânea, Bad Bilbao, Tarrasako TNT…

Galeria

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk