IV. Edizioa 2019

urria 14 - urria 20

Errenteria - Donostia - Iruñea - Bilbo

Lantegiak

Dantza-bideoak egiteko hastapeneko teknikak

Kondestable jauregia

16/10/19
16:00
18/10/19
17:00

Dantzaren inguruan kamerari eta muntaketari buruzko saio trinko baten ondoren, hainbat proiektu proposatuko dituzten taldeak eratuko dira.

Proiektuak hurrengo egunean filmatuko dira, eta horren biharamunean editatuko dira. Piezek 48 ordutan bukatuta egon behar dute.Lantegiaren helburua da esperientzia bizia eta ausarta eskaintzea, kameraren eta gorputzaren, muntaketaren eta koreografiaren arteko lotura ezagutzeko.

Mugimenduaren eta dantza-bideoaren laborategia

Dantzagunea

12/10/19
10:00
13/10/19
10:00

Dantzagunea-k (Zinetikaren erakunde laguntzailea) antolatu du laborategi hau jaialdiaren aurrerapen gisa. Dantza eta bideoa lantzeko lantegia, Ibon Taboadak eta Oihana Varelak emana.

Lantegiaren asmoa da dantza eta bideoa uztartzea, kameraren erabilera dantzara moldatzea, kameraren begiradaren eta dantzaren adierazkortasunaren arteko elkarrizketa bilatzeko.Artistek espazioa uztartzen ikasiko dute, (kokapena)-mugimendua-kamera, hainbat atmosfera lortze aldera.

Dantza-bideoa lantzeko sarrera baten ondoren, inprobisazio-baliabideak sortuko dira. Al berean, kamera dutenek mugimendua barneratzen hasiko dira, proposatuko zaizkien zenbait ariketatik abiatuta.Lehenengo egunean kamera finkoa erabiliko da, eta bigarrenean, berriz, kamera mugikorrarekin.

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk