VIII. Edizioa 2023

azaroa 17 - abendua 14

Iruñea - Donostia - Bilbo - Mayenne

Munduarekin harremanak izan kameraren bidez

Para todos los públicos
Ione Atenea
Doakoa

Ione Atenea zinemagileak bere sorkuntza-prozesuei buruz hitz eginen digu. Prozesu horietan, bere bizipenetatik eta ingurune hurbiletik abiatzen da, unibertsalera hurbiltzeko eta hainbat gairi buruz hausnartzeko: oroimena, denboraren joana, heriotza edo identitatea, besteak beste.

Los caballos mueren al amanecer bere azken filmean oinarrituko da batez ere. Filma lehen pertsonan bizitako ikerketa batetik abiatuta eraikia da, intuizioa gidari duela, eta jolasa metodologia duela. Ionek argituko du nola eta zergatik eraiki zen bidaia hau fantasiaren eta errealitatearen arteko bizitza batzuen ataletatik.

Sarrera librea, lekua bete arte.

Non Ikusi egitarau osoa

Iruñea
Kondestable jauregia
17/11/23
18:00

Ematen du

Ione Atenea

Ione Ateneak (Iruñea 1985) argazkigintzarekin eta zinemarekin lan egin ohi du. Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn, eta masterra du Argazkigintzan (EHU) eta Sorkuntza Dokumentalean (UPF- IDEC).

Bere lana hainbat lekutan erakutsi du, bakarka nahiz taldeka: Ziudadela (Iruñea), ‘Uharte’ Arte Garaikideko Zentroa, Cámara Oscura arte-galeria (Madril), Espacio 55 (Valentzia), BFOTO jaialdia (Barbastro), SCAN PHOTOBOOKS (Tarragona), SKALA galeria (Polonia) eta Martadero proiektua (Bolivia), besteak beste.

Honako film luzeak idatzi eta zuzendu ditu: Enero (2019), Europako opera prima onena Gijongo Nazioarteko 57. Zinemaldian; eta Los caballos mueren al amanecer (2022), Panorama España saria Las Palmas International Film Festivalen. Bere filmak hainbat jaialditan erakutsi dira, besteak beste: Punto de Vista, Porto/Post/Doc, Bogotako Nazioarteko Dokumental Erakusketa, L’Alternativa’, D’A eta Documenta Madrid.

Hiruki Filmak ekoiztetxe zinematografikoaren bazkide sortzailea da, Marina Lameirorekin eta Garazi Erbururekin batera. Ekoiztetxeak zinema lantzen du elkarlanean, emakumeen artean.

Galeria

Bideoak

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk