VIII. Edizioa 2023

azaroa 17 - abendua 14

Iruñea - Donostia - Bilbo - Mayenne

Performances

Ârtica

Kondestable jauregia

18/11/23
11:00
18/11/23
12:30
18/11/23
18:30
18/11/23
20:00

ÂRTICA ikuskizun ez-konbentzionala da, testurik gabekoa; horretan, antzerki-esperientzia abentura sentsorial ere bihurtzen da. Zurezko etxe zahar txiki batek misterio bat du barruan, etxean sartzea lortzen duten zorionekoek bakarrik ikus dezaketena.

Jendeari pertsona isil eta bitxi batzuek egiten diete harrera, eta haien etxean sartzera gonbidatuko dute. Etxe horren barrualdea dagoen 6º C-ko tenperaturatik babesten dituzten beroki berotsuek babestuta, zorrotz gordetako sekretu baten lekuko izanen dira.

Bizipen paregabea; modu harrigarrian aldatzen den eszenografia, etxeko kanpoko espazioak agertoki txiki bihurtuta, etxeko leihoen bidez ikusleari aurkezten zaiona, oraina eta iragana hauskorki bereiziz; istorio hotzenetan gure bizitzako unerik epelenak nola aurkitzen diren sentitzeko leku bat.

Los Serrenhos do Caldeirão

Museo Guggenheim Bilbao

1/12/23
19:00

Os Serrenhos do Caldeirão, fikziozko antropologiako ariketak lanak Algarveko (Portugal) Caldeirão mendilerroaren desertifikazioa eta gizatasun galtzea ditu ardatz. Manterok bere irudi propioak erabiltzen ditu, Michel Giacometti antropologoak lanaren kantuaz filmatu zituenekin batera, Portugalgo landa-eremuetan bizi ziren pertsonen ahozko  kulturaren tradizioei bizia emateko, beste kultura eta kontinente batzuetan ere ikusitako tradizioak. Erretratu honen bidez, Manterok urteetan zehar galdu den landa-eremuetako bizitzaren jakinduria aztertzen du.

«Encontros do DeVIR jaialdirako sortutako lan honetan, ezagutza galdua duten pertsonei zuzentzen natzaie; gorputzaren eta espirituaren arteko loturari, eguneroko bizitzaren eta artearen arteko loturari buruzko jakintza dutenei. Gure hobe beharrez erreskatatu ahal eta behar dugun ezagutza. Nire amaierako dantza ezagutza horri egiten diodan ordaina da».

Vera Mantero

 

Bilboko Guggenheim Museoko TopARTE programarekin lankidetzan egindako jarduera.

Historia unibertsal bat

Tabakalera

26/11/23
19:00

Esperimentazioarekin jarraituz, objektua elementu narratibo gisa hartuta, historia unibertsala gure-gure ikuspegitik antzezten saiatu gara, gizateriaren garapena osatzen duten gertaera batzuetatik ikus-entzunezko ibilbide bat sortuta. Historia klase berezi bat, amaitu gabeko historia labur bat, objektuen manipulazioaren, koreografia-ekintzaren eta itzalen proiekzioaren bidez.

“Istorioak gertatutakoa kontatzen du; poesiak gertatu behar zuena”

Aristoteles
Filosofo grekoa (K.a. 384 - K.a. 322)

 

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk