Deialdi irekia
2024/03/01 - 2024/06/15IX. edizioko deialdia martxoaren 1etik ekainaren 15era egongo da zabalik. Azkar ibili zure filmak bidaltzen, epea berehala amaitzen da!
Film Onenaren saria, Zuzendari Onenaren saria, Kresala saria eta Otras Luces sariez gain, Sail Ofizialerako aukeratutako filmeek 100€ jasoko dituzte Zinetikan eta jaialdiarekin lotutako ekitaldietarako erakusketa eskubideengatik.
Film guzti hauek Zinetikaren egoitzak dauden hiru hiriburuetan erakutsiko dira: Iruñean, Donostian, eta Bilbon.
Parte hartzeko baldintzak ikusteko eta izena emateko, joan Filmfreeway plataformara.
Sariak
Kresala Zineklubak osatutako epaimahai batek hautaketa ofizialeko filmetako bat sarituko du; saritutako filma Kresalari lotutako jaialdi eta zineklubetan proiektatuko da.
Sail Ofizialeko eta Open Screen saileko zenbait film hautatuko dira, Iruñeko Ziudadelaren paretetan proiektatzeko, Bestelako Argiak Jaialdian.