Sinopsia
«El vuelo de las Libélulas» (Burruntzien hegaldia) Mariburruntzi igeriketa artistikoko taldeko 50/60 urte bitarteko bederatzi emakumeen bizitza konplexuen arteko koreografia da. Enpatiari, elkartasunari eta adiskidetasunari esker bizirik dirauten emakume guztiz desberdinak.
Ekoiztetxea: SAGONE FILMS
Zuzendaria: Iñaki Alforja
Gidoia: Iñaki Alforja
Ekoizpena: Lucia Ezker
Argazkigintza: Iñaki Alforja
Muntaketa: Natxo Leuza
Soinua: Danel Ciaurriz
Musika: Paula Olaz
Filmaketa lekua: Navarra / Barcelona
Ekoizpen-urtea: 2023
Generoa: Documental
Iraupena: 26 min.
Herrialdea: Espainia
Biofilmografia:
35 urteko esperientzia du ikus-entzunezkoen sektorean, eta batez ere planetako hainbat lekutan gizarte-arloko dokumentalak egiten jardun du. Argazki-zuzendari eta errealizadore gisa enkarguz lan egiteaz gain, proiektu propioak egin ditu:
- «Historia de un Volante», 2021ean Donostiako Zinemaldian estreinatua.
- «Motxila 21, live, zuzenean, en vivo», 2013an Golem zinemetan estreinatua. EITB.
- «Oskara» 2015ean Golem zinemetan estreinatua. EITB.

Non ikusi Ikusi egitarau osoa
Civivox Condestable
19:30
Sarrera librea lekuak bete arte