Iñaki Alforja dokumentalistak bere sortze-prozesuei buruz hitz eginen digu. Bere bizipen eta esperientzia profesional desberdinetatik abiatuta, unibertsalera hurbiltzen da eta oroimena, gizakia, kolektiboa edo identitatea, besteak beste, gaiei buruz hausnartzen du.
Bere ikus-entzunezko lanen errepasoa eginen du, kameraren eta grabatu nahi den pertsonaren/objektuaren arteko koreografiaren inguruan hausnartzeko. Zinemagilearen begiradaren eta dokumentalak filmatzeko moduaren arteko harremana.
Non Ikusi egitarau osoa
Ematen du
Iñaki Alforja Sagone
35 urteko esperientzia du ikus-entzunezkoen sektorean, eta batez ere planetako hainbat lekutan gizarte-arloko dokumentalak egiten jardun du. Argazki-zuzendari eta errealizadore gisa enkarguz lan egiteaz gain, proiektu propioak egin ditu:
- «Historia de un Volante», 2021ean Donostiako Zinemaldian estreinatua.
- «Motxila 21, live, zuzenean, en vivo», 2013an Golem zinemetan estreinatua. EITB.
- «Oskara» 2015ean Golem zinemetan estreinatua. EITB.





