IX. Edizioa 2024

azaroak 30 - abenduak 16

Iruñea - Bilbo - Donostia

Munduarekin harremanetan jarri kameraren bidez

Iñaki Alforja Sagone
Doakoa

Iñaki Alforja dokumentalistak bere sortze-prozesuei buruz hitz eginen digu. Bere bizipen eta esperientzia profesional desberdinetatik abiatuta, unibertsalera hurbiltzen da eta oroimena, gizakia, kolektiboa edo identitatea, besteak beste, gaiei buruz hausnartzen du.

Bere ikus-entzunezko lanen errepasoa eginen du, kameraren eta grabatu nahi den pertsonaren/objektuaren arteko koreografiaren inguruan hausnartzeko. Zinemagilearen begiradaren eta dokumentalak filmatzeko moduaren arteko harremana.

 

Non Ikusi egitarau osoa

Iruñea
Civivox Condestable
30/11/24
18:00
Doako jardiera, aldez aurretik izena emanda

Ematen du

Iñaki Alforja Sagone

35 urteko esperientzia du ikus-entzunezkoen sektorean, eta batez ere planetako hainbat lekutan gizarte-arloko dokumentalak egiten jardun du. Argazki-zuzendari eta errealizadore gisa enkarguz lan egiteaz gain, proiektu propioak egin ditu:

  • «Historia de un Volante», 2021ean Donostiako Zinemaldian estreinatua.
  • «Motxila 21, live, zuzenean, en vivo», 2013an Golem zinemetan estreinatua. EITB.
  • «Oskara» 2015ean Golem zinemetan estreinatua. EITB.

Galeria

Bideoak

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Mezenas