ZINETIKA Jaialdiak bere IX. edizioko programazio zinematografikoan, bideodantzarekin harreman estua daukaten momentuko pelikula hoberenak biltzen ditu.
Sail ofizialean, bost herri desberdinetako bost tituluetan lehiatuko dira. Sariak pelikula hoberena, zuzendaritza hoberena eta EITB publikoaren saria festibalaren kokapen bakoitzean izango dira, zinema modu original batez ulertarazten dutenak.
Pelikula eta zuzendaritza hoberena sarituko duen epaimahaia, Alicia Otaegui artista bisualak, Arte Garaikideko Huarte Zentroko zuzendaria den Oskia Ugartek eta Jorge Oteiza museoko azpi zuzendaria Juan Pablo Huércanosek osatuko du.
Students films atalean, La Faktoria CCeko “creators” ikasle taldearen lanak erakutsiko dira, Julien Grosvaleten, koreografoa eta R14 dantza konpainiaren zuzendaria, Vincent Descourtieuxen, zine ekoizlea eta Laida Aldazen, Zinetika Festivalaren zuzendaria, laguntzarekin.




