Barruan daramazun ipurterre horrentzako gida txikia

Todos los públicos
LORAND JANOS

Zer da dantza-zinema? Merezi al du dantza-zinema egiteak?

Dantzak pantailan erakusten duen mundu liluragarriaren sekretuak azalduko ditugu, ideia sortzen denetik banaketaraino, baina edozein kultura-sektoreri aplika dakizkiokeen antolaketa-, sorkuntza-, marketin- eta publizitate-tresnak erabilita, maila pertsonalean zein profesionalean edozein pertsonarentzat baliagarriak. Ausartu zaitez barruan duzun ipurterre hori ateratzen, eta mugitu mundua!

Eta ipurterreenentzat: ideia edo proiektu bat garatzen ari bazara, eta horri buruz hitz egin nahi baduzu, eman izena masterclassaren ondoko saio txiki baterako, banan-banakoa eta aurrez aurrekoa.

Non Ikusi egitarau osoa

Donostia
Tabakalera
22/10/21
12:00
Bilbo
Bilbaoarte
27/10/22
11:00
Iruñea
Baluarte
29/10/21
17:00

Ematen du

LORAND JANOS

Choreoscope Barcelona Dance Film Festivaleko zuzendaria eta Moovy TanzfilmFestival Köln-eko zuzendari artistikoa. Zinedantzako eta Brandingeko eskolak ematen ditu artistentzat, eta kasu-azterketak egiten ditu IABn (Institute of Arts Barcelona) eta UPF Barcelona School of Management-en. Transilvanian jaioa, zinema zuzendaritza ikasi zuen Bukaresteko Zinema Akademian, baita Photo-Video art ere hiri bereko Arte Ederren Akademian. 2001etik Bartzelonan bizi da eta bertan Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi ditu. Halaber, dantzari buruzko hainbat film labur zuzendu ditu. Begoña Olabarria Smithekin batera “Danza a 24 fotograma por segundo. Reflejo y precursor de cambios sociales (segundoko 24 fotogramako dantza. Gizarte-aldaketen isla eta aitzindaria)” ikerketa-lana argitaratu zuen.

Galeria

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk