Performances

A mano

Baluarte

30/10/21
20:00

Lokatzez kontatutako istorioa da. Ihes egiteko gogo handia duen pertsonaia txiki bat da protagonista; erakusleiho bat eta bertako maizterrak, maitasun istorio bat, porrot txikiez osaturiko istorio bat, tornu bat, buztinola txiki bat eta jolasten ari diren lau esku.

M.A.R

Baluarte

31/10/21
18:00
31/10/21
20:00

Eguna esnatu duen argi bat tintin dabil etxearen barnean.
Mahai gainean, eskua bidezidor zuzen bat marrazten ari da, gero bihurgunea, mailakatua eta, azkenik, hiri osoa zeharkatzen duten marra desordenatuak. Puntua du amaiera; marrak bere bidaia amaitu du. Giroa hain da hezea, ezen arrainak leihotik sar baitaitezke. Etxea haizez betetako oihalekin doa, bakarrik.


Objektuen antzerkian inspiratuta, M.A.R lanak manipulazio objektuala aztertzen du, gorputzak lan-materialekin egindako koreografia-lanaren bidez; objektu horiek guztiak biltzen dira espazio jakin bat eraikitzearen inguruan; etxe bat.

Bi kontakizun korapilatzen dira lan honetan; familia-etxe baten istorioa eta espazioen eta horien esanahiaren inguruko gogoeta tekniko-poetiko bat. Espazioan barnako diskurtsoa, honako premisa hauek dituena: “Arkitektura bizitzaren agertokia da”.

Hainbat materialetan barrena egindako bidaia: zura, papera, argazkiak, eguneroko tresnak, marrazkiak... Material horiek, mugimendu zehatzez osatutako gorputz-ariketa bati lotuta, etengabe mugitzen ari den espazio pentsatzailea eraikitzen dute.

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk