Masterclasses

Barruan daramazun ipurterre horrentzako gida txikia

Tabakalera

22/10/21
12:00

Bilbaoarte

27/10/22
11:00

Baluarte

29/10/21
17:00

Zer da dantza-zinema? Merezi al du dantza-zinema egiteak?

Dantzak pantailan erakusten duen mundu liluragarriaren sekretuak azalduko ditugu, ideia sortzen denetik banaketaraino, baina edozein kultura-sektoreri aplika dakizkiokeen antolaketa-, sorkuntza-, marketin- eta publizitate-tresnak erabilita, maila pertsonalean zein profesionalean edozein pertsonarentzat baliagarriak. Ausartu zaitez barruan duzun ipurterre hori ateratzen, eta mugitu mundua!

Eta ipurterreenentzat: ideia edo proiektu bat garatzen ari bazara, eta horri buruz hitz egin nahi baduzu, eman izena masterclassaren ondoko saio txiki baterako, banan-banakoa eta aurrez aurrekoa.

Mugimendua eta espazioa. Dantza eta arkitektura

Online

24/10/21
17:00

Masterclass-aren helburua espazioaren eta mugimenduaren erabilera eta lotura ulertzea da.

Dantza ingurune arkitektonikoetan eta espazio naturaletan nola integratzen bilatuko dugu. Espazio arkitektoniko eta naturaletan dantzariekin lan egiteko prozesuak ikusi eta gauzatuko ditugu.

Konposizio-elementuen erabilera, kolorea eta erritmoa aztertuko ditugu mugimenduan oinarritutako ikus-entzunezko lan sorta sortzeko, espazioari arreta jarriz. Espazioan bizi dugun egoera nola islatzen duen kontakizuna sortuko dugu eta gure interes pertsonalen batasuna eta sartu nahi ditugun ikerketa prozesuak.

Zerbait berezia eta pertsonala sortuko dugu, dantzariekin maila emozionalean konektatzen lagunduko digun lan prozesua garatuz. Dantza eta arkitektura azaleko ikuspegitik haratago ezagutuko ditugu.

Zer egiten dut nire filmarekin?

Online

26/10/21
00:00

Filmak egiten eta ekoizten ditugu, baina askotan ikusgaitasuna emateko estrategia sortzerakoan blokeatuta eta ideiarik gabe gratzen gara.

Ezagutu ikus-entzunezkoen merkatua, sektorearen eragiketak eta bere funtsezko eragileak jaialdietan distribuzioari eta haren zirkulazioari etekin handiena ateratzeko.

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak

Mezenas

Beste laguntzaile batzuk