Berriak

Zinetika jaialdiko palmaresa, 2023

urt 8, 2024

Premios Zinetika 2023

Nadav Heyman & Anabella Casanovaren “Old Man at the Corner Store”, film onena; Jeppe Langeren “Laws of Motion”, zuzendari onena; eta Mohammed Abbasiren “I am my mother”, aipamen berezia.

Dagoeneko badakigu zein den VIII. ZINETIKA zinemaldiaren palmaresa:

  • Zinetika 2023ren Film Onenaren Saria, 300 €-koa, Nadav Heyman & Anabella Casanovaren ”Old Man at the Corner Store” film labur estatubatuarrarentzat izan da.

  • Zinetika 2023ren Zuzendari Onenaren Saria, 300 €-koa, “Laws of Motion” filmaren zuzendari Jeppe Lange daniar zinemagileak jaso du.

  • Horrez gain, epaimahaiak ohorezko aipamena eman dio Irango Mohammad Abbasiren “I am my mother” lanari.

Zinetika 2023ko epaimahaia honako hauek osatu dute: Ione Atenea, nafar zinemagilea; Marta Coronado, La Faktoria Choreographic Center-eko koreografo eta zuzendarikidea; eta Rosa García Loire, ekoizle eta zinema zuzendaria.

Sari horiei Zinetika 2023 Sail Ofizialeko film guztiek jasotako 100 €-ko haborokina gehitu behar zaie, zinemaldiko proiekzio-eskubideen kontzeptupean.

 

BESTELAKO ARGIAK

Zinemaldiaren zuzendaritzak Bestelako argiak jaialdian parte hartzeko aukeratu zituen film laburrak honako hauek ziren: “Ahead Behind” (Ben Kadie, AEB), “Move” (Bernando Alevato & Taianne Oliveira, Brasil), “Un cuerpo es” (Jaime Dezcallar, Espainia) eta “Absent Pressence” (Giorgia Ponticello, Italia).

Azken albisteak

urr 28, 2022

ZINETIKAren VII. Edizioa

ZINETIKA Jaialdiaren VII. edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean eginen da Iruñean, Donostian eta Bilbon, eta bideo-dantzako film laburretan, performanceetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa izanen du.
 
Oraingo honetan, nazioarteko topaketa horrek bi gune berri izanen ditu. Guggenheim Museoa izanen da Zinetikaren egoitza berria Bilbon, TopARTE programaren barnean, bere 25. urteurrenean.

 

Horrez gain, Euskadiko Arkitektura Institutua izanen da Donostiako kokaleku berri. Donostian jarraituko du, halaber, Trueba zinemak film laburren proiekzioak egiteko. Iruñean, berriz, ekintzak Civivox Condestablen izanen dira.

 

Programazioak barne hartuko ditu Marina Lameiro zinemagilearen masterclass bat, “Luna Negra” filmaren aurkezpena eta ‘In Perspective’ performancea.

Erlazionatutako proiekzioak

Giorgia Ponticello
1'09"
Italia
Hautemateko, grekoko “urrutiko ukitua” horretatik. Absent Presence deskonektatutako gorputz...
Jaime Dezcallar
4'
Espainia
Antonio Jose Martinez Palacios XX. mendeko espainiar musikari handia izango zen. Tamalez, Gerra...
Jeppe Lange
4'
Danimarka
Bi neskak denboratik eta espaziotik haratago dagoen mundu bat sortu dute, abandonatutako...
Nadav Heyman & Anabella Casanova
8'10"
EEBB
Adineko gizon batek auzoko bihurrikeriekin topo egiten du.
Bernando Alevato & Taianne Oliveira
2'15"
Brasil
Esperimentu bat denborarekin, formarekin eta mugimenduarekin dantza generatiboko film batean,...
Ben Kadie
2'38"
EEBB
Dantza surrealista laburra. Bi arrotz zain daude ilara amaigabe batean. JA Collective...
Mohamad Abbasi
1'02"
Iran
Mohammaden amak ez du bere bizitzan dantzarik sekula egin, eta horregatik galdetzen dio bere...