2023ko Zinetika Jaialdiko Deialdia irekia!!
ots 28, 2023
Deialdia martxoaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean irekiko da, azkena barne. Azkar ibili zure filmak bidaltzen!
Film onenaren saria, zuzendari onenaren saria, Kresala saria eta Otras Luces sariez gain, aukeratutako filmek 100 euro jasoko dituzte Zinetika jaialdiarekin lotutako erakusketa eskubideengatik.
Azkenik, Sail Ofizialerako aukeratutako film guztiak Zinetikaren egoitzak dauden hiru hirietan erakutsiko dira: Iruñean, Donostian eta Bilbon.
Ez baduzu informaziorik galdu nahi, adi egon gure webguneari eta gure sare sozialei!