Berriak

The Room dantza film onenaren saria jaso du Riu Rau zinema jaialdian

urr 6, 2021

Joan den larunbatean, irailak 11, Riu Rau zinemaldiaren 10. edizioaren azken emanaldi saioa ospatu zen sari banaketarekin batera Jávean. 

Laida Aldaz Arrietaren The Room film laburrak irabazi zuen dantza film onenaren saria. Aldi berean, beste sari batzuk ere banatu ziren, hala nola Fikziozko Film Labur Onena, LGTBIQ + Film Labur Onena, Fikzio Sozialeko Laburmetraia Onena …

ZINETIKA Jaialdiak ekoitzita, The Room (EP, 2020) Laida Aldazek zuzendu eta koreografiatutako film laburra da, espazio itxietan sortzeari buruz ikertzen duena.

Ate itxi bat duen gela bat baino ez dute behar Laidak (loop mugimenduz osatutako koreografia baten protagonistak), eta Giuseppe Di Franciscak (film honen editore eta kameraria) filmaren bereizgarri den iruditeria sortzeko. Joaquín Breton zuzendari-laguntzailea da, Cruz Isael Mata koreografia-laguntzailea da eta musika Luisillo Kalandrakaren lana da.

Riu Rau Film Festival nazioarteko jaialdi bat da. Irabazi asmorik gabeko Eskola de Cinema Riurau elkartearen eskutik jaio zen mundu osoko film laburren zinegileen topaketarako, hedapenerako, garapenerako eta lehiaketarako espazioa eskaintzeko asmoarekin.

Azken albisteak

urr 28, 2022

ZINETIKAren VII. Edizioa

ZINETIKA Jaialdiaren VII. edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean eginen da Iruñean, Donostian eta Bilbon, eta bideo-dantzako film laburretan, performanceetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa izanen du.
 
Oraingo honetan, nazioarteko topaketa horrek bi gune berri izanen ditu. Guggenheim Museoa izanen da Zinetikaren egoitza berria Bilbon, TopARTE programaren barnean, bere 25. urteurrenean.

 

Horrez gain, Euskadiko Arkitektura Institutua izanen da Donostiako kokaleku berri. Donostian jarraituko du, halaber, Trueba zinemak film laburren proiekzioak egiteko. Iruñean, berriz, ekintzak Civivox Condestablen izanen dira.

 

Programazioak barne hartuko ditu Marina Lameiro zinemagilearen masterclass bat, “Luna Negra” filmaren aurkezpena eta ‘In Perspective’ performancea.

Erlazionatutako proiekzioak

Laida Aldaz Arrieta
3’40’’
Espainia
Gela batean konfinaturik. Errutina ohitura amaigabea bihurtzen da gorputzarentzat, espazioa...