Berriak

Zinetika Jaialdiak K sarien aurkezpenean parte hartu du Donostiako 69. Zinemaldian

ira 29, 2021

ZINETIKA Jaialdiak “Zinemaldien eta zinekluben arteko sinergiak: iragana, oraina eta geroa” foroan antolatutako K sarien aurkezpenean parte hartu du, joan den ostegunean, irailaren 23an, Donostiako 69. Zinemaldian.

 

Javier Tolentino kazetari eta zinemagileak gidatutako eta Donostiako Kresala zineklubak bultzatutako topaketa izan da, zinekluben eta zinema jaialdien arteko lankidetza sustatzeko helburuarekin.Harreman hori dagoeneko K SARIETAN gauzatu da, Zinetogram (Azkoitia), Goieniz (Beasain) eta Butak21 (Urretxu-Zumarraga) zineklubek bultzatuta; eta Zinetika, Animadeba, Zeinu Hizkuntzako Zinema Jaialdia, Donosskino eta Amua jaialdietan.

Kresala zineklubeko Ander Gisasolaren hitzetan: “Zinemaldi bakoitzean, zineklubetako hainbat kidek osatutako epaimahai batek zinekluben sarean zabaltzea merezi duen film bat aukeratuko du.Ondoren, zineklubek beren programazioan sartu ahal izango dituzte film horiek, saio monografikoak antolatuz edo ohiko saioetan film laburrak eskainiz.Helburu nagusia zinemaldien eskaintza herrietara hurbiltzea da, baita zinekluben sarea sendotzea ere, geroan proiektu berriak eraikitzeko”.Horrez gain, Gisasolak esan zuen REC, D ‘Aeta AMERICAN jaialdiekin akordioak lortu dituztela zinemaldiak ospatu eta hurrengo asteetan zineklubetan tituluak eskaini ahal izateko.

Bestalde, Joan Sala Filmin-eko eta Atlantida zinemaldiko programatzaile eta edizio koordinatzaileak azaldu zuenez, “Hainbat eragilerekin lan egiteko prest egon gara beti, eta azkenaldian, Filmin-ekook zinema-aretoetan filmak banatzeko negozioan sartu gara.Bide horretan nahitaezkoa bidelagunak zineklubak dira.Adibide gisa, “Josep” filma 15 kopiarekin hasi zen, eta 4 hilabeteren ondoren 50 kopiatara iritsi zen.Bilakaera hori zineklubei esker izan zen”.

Gainera, Sara Hernandez “Zinemaldia 70: historia posible guztiak” ikerketa proiektuaren ordezkariak adierazi duenez, “Zineklubek zinema-industriaren barruan duten garrantzia aldarrikatu behar dute, baita historikoki egin duten lana ere, erkidegoa sortzen dutelako eta hori guztia gizarteratzea ezinbestekoa delako”.

Azkenik, topaketan parte hartu zutenek zineklubei eta zinema-jaialdiei dei egin zieten K SARIEN sarera atxiki zitezen, helbide honetara mezu bat idatzita:k_saria@kresalazinekluba.com.

 

Azken albisteak

urr 28, 2022

ZINETIKAren VII. Edizioa

ZINETIKA Jaialdiaren VII. edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean eginen da Iruñean, Donostian eta Bilbon, eta bideo-dantzako film laburretan, performanceetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa izanen du.
 
Oraingo honetan, nazioarteko topaketa horrek bi gune berri izanen ditu. Guggenheim Museoa izanen da Zinetikaren egoitza berria Bilbon, TopARTE programaren barnean, bere 25. urteurrenean.

 

Horrez gain, Euskadiko Arkitektura Institutua izanen da Donostiako kokaleku berri. Donostian jarraituko du, halaber, Trueba zinemak film laburren proiekzioak egiteko. Iruñean, berriz, ekintzak Civivox Condestablen izanen dira.

 

Programazioak barne hartuko ditu Marina Lameiro zinemagilearen masterclass bat, “Luna Negra” filmaren aurkezpena eta ‘In Perspective’ performancea.